Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Bestelakoak 

Shock Doktrina

Josebe Iturrioz

2328. alea
2012-06-24
alde 6    kontra 0

Internen dabilen bideo bati izena lapurtu diot, idatzi honi izenburua emateko. Gure gizarteak horrelako dokumental asko behar ditu. Informazioa eta formazioa behar ditugu, engainatuak bizi garelako. Krisi hau erabat sortua da, kapitalismo fundamentalistak sortutako krisia da. Proposatzen diren erreformak, murrizketak, aldaketak... ez dira gure onerako, kapitalen kontzentraziorentzat dira onak, ez gizartearentzat, ez herritarrentzat.

Dokumentalak indar militarra, elektro-shocka, terapiak, futbola, kapitalismo fundamentalista eta egungo egoera uztartzen ditu. Ondo erantzuten die hurrengo galderei: zergatik jasaten du jendeak? Nola iritsi gara horrelako sistema kaotiko, tiraniko eta bortitza onartzera?

Beraien metodologia sinplea da: jendea astindu, eskubideak murriztu eta futbol asko

Chicagoko eskola ekonomikoak, eta haien buru izan zen Milton Friedmanek, 50eko hamarkadan psikiatriak erabilitako elektroshock terapia hartu zuten paradigma. Elektroshock terapien helburua jendearen erresistentzia guztiak hondatzea eta haien nortasuna birmoldatzea zen. Hortaz, ez da harritzekoa terapia hauek gehienbat lesbianei, homosexualei, emakumeei, komunistei, anarkistei eta beste erresistente batzuei ezartzea. Terapia hauek ez dute inoiz inor sendatu, bere helburua ez zelako sendatzea. Makroekonomian, karga elektrikoak erabili beharrean, gerrateak, atentatuak, estatu kolpeak eta horrelakoak erabiltzen dituzte, askotan hondamendi naturalak ere birziklatu egiten dituzte. Beraien metodologia sinplea da: jendea astindu, eskubideak murriztu eta futbol asko. Eskola psikopata honek bezeroen artean, Pinochet, Margaret Thatcher, Ronald Reagan, Bush –aita eta semea– dauzkagu. Beraien politika ekonomikoak mundu osoa kutsatu du. Hauen ustez, merkatuek bakar-bakarrik kudeatu beharko lukete mundua. Gizartearen bizi baldintzak ziurtatuko lituzketen interbentzio guztien kontra daude.

Egun bizi ditugun murrizketa eta erreskate guztien helburua ez da gizartea salbatzea. Neurriek, erreskateek eta Europak kapital handien lehentasuna bermatzen dute, eta gure bizitza kapital neoliberalen zerbitzura jartzen dute.

Hobe da ulertzea dirua ez dela jaten. Gure gizarteen lehentasunak bizi baldintzak ziurtatzea izan beharko luke. Egungo kapitalismoa oso arkaikoa eta basatia da. Gizakiak gai izan beharko luke gizarte orekatu, justu eta berdinzalea eratzeko. Dena dela, egun daukagun kapitalismo kaotiko hau baino zerbait hobe egiteak erraza izan beharko luke.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2327
 
azala2326

2328 zenbakia.
2012ko ekainaren 24a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys