Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Termometroa 

Frantziako Legebiltzarrerako bozak

PSk gehiengo osoa lortu du

Hollandek lau egoera aurreikusi zituen: bat, txarrena, eskuinarekin kohabitazioan gobernatzea. Bi, ekologisten eta ezkerreko frontearen sostenguz gobernatzea. Hiru, ekologisten laguntzaz, eta lau: PSk gehiengo osoa erdiestea. Presidenteak Asanblea Nazionalaren berme osoa erdietsi du.

Mikel Asurmendi

2328. alea
2012-06-24
alde 4    kontra 0
Ipar Euskal Herriko PSko Collette Capdevielle diputatu berria argazkian. 
Sylviane Alaux ere hautatua izan da, Frantxua Maitia aldiz ez.
Ipar Euskal Herriko PSko Collette Capdevielle diputatu berria argazkian. Sylviane Alaux ere hautatua izan da, Frantxua Maitia aldiz ez.

Abstentzioa oso handia izan da: %44. Lehen itzulian (%42) baino bi puntu gehiago. François Hollande garaile atera da. Bere gobernuak ez du ekologisten ez ezkerreko frontearen laguntza behar Asanblea Nazionaleko lege egitasmoak gauzatzeko. Areago, bere 24 ministroak diputatuak dira.

PSko Ségolène Royale, MoDemeko buru François Bayrou edota Michelle Alliot-Marie (UMP) izan dira galtzaileetako batzuk. FNko Marine Le Penek ez du ere diputatu aulkia lortu, FNko Gilbert Collard eta Marion Maréchal-Le Penek ordea bai. FN Frantziako Legebiltzarrera itzuli da 25 urte ondoren. Asanbleako 577 aulkiak honela banatu dira: PSk eta aliatuek 320. Eskuinak eta aliatuek 221. Ekologistek 19. Ezkerreko Fronteak 10. MoDemek eta albokoek 4 eta FNk eta albokoek 3.

Alaux eta Capdevielle diputatu berriak

Euskal Herriko hiru barrutietako emaitzak hauek dira: 6. hautes-barrutian, PSko Sylviane Alaux garaile izan da, bozen %51,62ekin. Michelle Alliot-Marie (UMP) ministro ohia galtzailea %48,38rekin. PSko Collette Capdevielle nagusitu da 5.ean, bozen %56,47ekin. Jean Grenet (UMP-Alderdi Erradikala) diputatu historikoak kargua galdu du bozen %43,53rekin. 4. barrutian, Jean Lassalle diputatuak (zentroa) segituko du Legebiltzarrean. Bozen %50,98 lortu du. PSko Frantxua Maitia galtzaile izan da %49,02ekin. PS hiru diputatu lortzeko zorian izan da Iparraldean, bi lortu ditu alta. Collette Capdevielle eta Sylviane Alaux dira diputatu berriak. Alauxek, itxuraz, Maitiak baina zailago zeukan kargua erdiestea baina erdietsi du. Bestalde, abertzaleek ez dute Maitia galtzailea sostengatu Iparraldeko barnealdean.

Frantziako presidente François Hollandek behar zuen indar korrelazio politikoa eskuratu du. Aldaketa ekarriko duela aldarrikatu zuen boz kanpainan. Printzipioz estakururik ez dauka bere programa egikaritzeko. Alabaina, Frantziako politika ekonomiko berria, baita Hexagonoko erakundetze berria ere burutuko baditu, ezker anitzaren espirituarekin gobernatu beharko luke eskuinaren larderiari muzin eginez.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2327
 
azala2326

2328 zenbakia.
2012ko ekainaren 24a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys