Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Bestelakoak 

Soilik bihotzentzako?


Gorka Moreno Márquez

2325. alea
2012-05-29
alde 0    kontra 0

Erortzen ari denarekin organoen transplanteei buruz hitz egitea, batzuentzat, akaso, beste alde batera begiratzea izango da. Lasai, gaurko honetan ez behintzat. Espainian gorputz-organoen transplanteerako garatu den sistemak arrakasta handia lortu du azken urteetan, sari ugari lortu eta eredu bihurtu lurralde askotan. Emaile gehien duen eredua da, milioi bat pertsona inguru.

Zein dira arrakasta hauen zergatiak? Adituen arabera sistemaren oinarria izaera publikoa da, anonimotasunari eta altruismoari garrantzi handia ematen zaiolako. Instituzio publiko batek kudeatzen ditu emaileen datuak eta behar bakoitza asetzen saiatzen da. Sistemaren doakotasunari loturik, elkartasunaren bidez hiritar guztien arteko berdintasuna bermatzen da, eta era berean, beharrizanak dituztenen aukerak biderkatu egiten dira.

Gai honetan oso era nabarian agertzen da publiko-pribatu harremanaren artean sortzen diren tentsio eta aldeko zein kontrako argudioak

Zenbait lurraldetan, Alemanian kasu, eredu mistoak daude eta datu-base publikoak egoteaz gain pribatuak ere badira. Aditu gehienen ustetan sektore pribatua horrelako gai batean sartzeak arriskuak baino ez ditu sorrarazten. Alde batetik, hiritarren berdintasunaren aurkako neurria delako eta dirudunek aukera gehiago izango dutelako, eta bestetik, negozioa egiteko aukera izanez gero arrisku handiak sortu daitezkeelako bai emaile bai hartzaileentzat.

Laburbilduz, publikotasunaren dohainei esker da arrakastatsua espainiar eredua. Era berean, gai honetan oso era nabarian agertzen dira publiko-pribatu harremanaren artean sortzen diren tentsio eta aldeko zein kontrako argudioak. Hala ere, harrigarria da publikoaren dohainen inguruan adostasun handia egotea ezker zein eskuineko politikarien artean, eta beste hainbat gaietarako –gehienak arlo ekonomiko eta sozialari lotuta–, argudio berak desegokiak izatea. Organoen transplanteetarako elkartasuna eta berdintasuna oinarrizko elementuak baldin badira ere, beste arlo batzuetan indarra galdu eta lehiakortasunak eta eraginkortasunak hartzen dute lehentasuna.
Giltzurrunentzat baliogarria dena lan-merkatuaren kudeaketarako edo hezkuntzarako ez dago hain garbi. Krisi garai honetan eta bultzatzen ari diren neurriak kontuan harturik, organoen transplanteen ereduak hainbat irakaspen eskaintzen dituela iruditzen zait, bai bihotz transplanteen kasuan, baita pertsonen bihotzei eta ongizateei dagokienez ere.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2324
 
azala2323

2325 zenbakia.
2012ko maiatzaren 29a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys