"Botoa aldatu izan duen bitxo arraro horietakoa naiz"

  • Elkarrizketatzaile elkarrizketatua, ez da sarri gertatzen.

Are gutxiago elkarrizketatzaile elkarrizketatua momentuko analista politikoa izatea.

Renoko Unibertsitateko ikasle bat elkarrizketatzen ari zara, denbora librean analista politikoaren plantak egiten dituena.

Egin plantak bada: eman egungo egoera definitzen duen esaldia.

Azkenean egia zen tunelaren bukaeran argia zegoela.

Orain euskaldunok abilak izango gara politikagintzan...

Eskoziarrak bezain abilak ez, oraingoz behintzat. Azken hamarkada hauetan kalamidade samarrak izan garela esango nuke.

Oraintxe esan duzu...

Hanka-sartzez hanka-sartze eskarmentua pilatzen ibili gara; eta pauso bat edo beste atzera ematen, baina inpultsua hartzeko.

Euskal Herriko momentu politikorik kitzikagarriena, eta zu AEBetan.

Eta oraindik ez nago seguru zerbaiten bila etorri nintzen, edo zerbaiten ihesi alde egin ote nuen.

Ezdakitzenbatmila exiliatu horiekin batera bueltatu zaitezke, beti ere.

Alde egin nuenean hasi ziren, hain zuzen, gauzak apur bat zuzentzen. Ez dezagun dena izorratu azkarregi bueltatuta.

Akats bat aipatuko dizut, dena den: analista politikoa izateko, gutxiegi nabaritzen da zein den zure alderdi politikoa.

Hauteskundetik hauteskundera botoa aldatu izan duen bitxo arraro horietakoa naiz: ETAren atentatu batek nire boto asmoa alda zezakeen, baita Espainiako Auzitegi Gorenaren erabaki batek ere. Egoera berrian, susmoa dut mundu guztiak bezala egingo dudala: beti ekipo berari.

Orduan izango zara benetako analista politiko, hots, alderdi politiko baten bozeramaile.

Honez gero ez dut lortuko. Dena den, beti alderdi jakin beraren irakurketa bera egiten duten analistak ere baliagarriak zaizkit: alderdien txosten luzeak irakurri beharrean, analisi/laburpenak irakurtzea errazagoa da. Baina, beti ere, askoz nahiago analisi propioa egiteko gaitasuna dutenak.

Egiguren, Urkullu, Otegi elkarrizketatu dituenak, esateko beste izango du isiltzeko, ezta?

Ez gehiegi. Loiolako Hegiak libururako elkarrizketak egin nituenean, arau bat proposatu nien: ez kontatu argitaratu ezin dudan ezer. Ondo atera zitzaigun jokaldia.

Oso ondo, begira orain non gauden!

Begira eta begira ari naiz baina, egia esan, ez diot antzematen non arraio gauden. Ea bi urte barru kontatzen dizuedan.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude