Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Abarrak 

Maiteminak itsututa

Jon Torner Zabala

2314. alea
2012-03-11
alde 1    kontra 0
Miguel A. Giner Bouk idatzi du komikiaren gidoia, eta ilustrazioak Cristina Duran Costellek egin ditu.
Miguel A. Giner Bouk idatzi du komikiaren gidoia, eta ilustrazioak Cristina Duran Costellek egin ditu.

Maitez minduta. Cristina Duran eta Miguel Angel Giner Bou (2011). Espainiako Gobernuko Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioa. 36 orrialde, koloretan. Interneten irakurgai: http://bit.ly/xUpVRC.

Ukabilkadarik ez da ageri Maitez minduta komikian, ezta ostikorik ere. Oihu eta irain nazkagarririk ere ez. Indarkeria zantzuak nonahi daude, ordea. Begirada bat, agindu bat, debekuak, mugak, kontrola, bikotekidearen jabetza... Genero indarkeria ez baitu soilik ubeldura batek markatzen. Tratu txarrek hamaika adiera izan dezakete, eta horiek antzeman, prebenitu eta salatzea ezinbestekoa dela erakutsi nahi du esku artean dugun komikiak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dago, eta euskaraz ez ezik, katalanez, galegoz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ere argitaratu du Espainiako Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioak. Hitzaurrea Miguel Lorente Acosta Genero Indarkeriaren aurkako gobernu ordezkariak idatzi du: “Komikiko protagonistak –Olivia eta Martin– edozein neska-mutiko izan daitezke. (...) Jende ezaguna, hasieran oso jatorrak diren mutilez maitemintzen diren neskak, baina ondoren haien jabe direla pentsatzen duten mutilak, neskak beraienak direla uste dutenak, beraien ondasun balira bezala”. Jabetzari buruzko zeharkako erreferentziak maiz agertzen dira komikian. Martinek, apurka-apurka, Olivia lagun eta senideengandik aldenduko du, bere planen menpe jarriko du... Komikiak indarkeriaren arrastoan jartzen gaitu, eta balio du arriskuez ohartarezteko. “Baina” bakarrak, ilustrazioen kalitatea –inportanteena mezua dela ahazterik ez dagoen arren–, eta “ekarri freskagarri puta horiek” moduko esaldi deserosoen ordez, “freskagarri ****” zentsuratzailea bezalakoak jartzea. Errealitatearen isla izan nahi duen nerabeei zuzendutako komiki batean, alferrikako baliabidea da nire ustez.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2313
 
azala2312

2314 zenbakia.
2012ko martxoaren 11a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys