Astekaria

 Bestelakoak 

Aitzina

Bea Sallaberry

Bea Sallaberry


2312. alea
2012-02-26
alde 3    kontra 0

Gure buruak beti zerbaiten kontra hazten omen ditugu, Euskal Herrian beste nonahi baino pixka bat gehiago. Berriz ere, iragan otsailaren 3an, Baionako unibertsitatean burutu ziren Frantziako Konstituzioa eta Herri Hizkuntzei buruzko jardunaldietan hori zitzaigun agertu hizkuntz eskubideen eta legeztapenaren karietara.

Mahaira deitutakoen curriculumak ikusiz, argi zitekeen ez zela esperantza haztekorik, ez zela aterabiderik kausituko. Kurios eta inozente, sistemaren zenbait arraildura baliagarri agertuko zitzaizkigulakoan nengoen halere. Mundu arrotza deskubritu nuen: legediarena, legegile, zuzentzaile eta interpretatzaileena, hortik beretik gure hizkuntzen alde nolakoak behar litezkeen aurtiki.

Legeak zurrunak dira, berez, idatziak eta onartuak izaterakoan, irakurriak eta beteak izaterakoan; bitxiki, eskubideen traba ekar dezakete gisa berean. Alta, legerik gabe, euskararen aukerak, den mendreenak ere, borondate onaren menpekoak dira, debekatuak ez eta haizu direnen artean.

Aurtengo Deiadarrak, usaian bezala, esperantza handia pizten dit eta duela gutxi entzun nituenek ez dute sentimendu hori kamustu

Iragan astean, hementxe David Anautek zioen: “Maiz gertatzen zaigula ideia baten aldeko izatea eta haren defentsan (...) nondik jo ez dakigula gelditzea”. Horrela mindurik egon zen zenbait minutuz euskalgintza. Idatzitako legeak konstituzioa erasotzen duten ber ukatuko zaizkigu. Konstituzioa aldatzea ezinezkoa da. Gure eskubideak bidezkoak ez direla ezin sinestarazi: a + b frogatu ziguten ezinezkoak direla. Unibertsoa ez da iduriz aski zabala, bere horretan leku bat izan dezagun.

Dena dela, martxoaren 31n hitzordua dugu Deiadar kari karrika betetzeko, hizkuntzen ezagupenaren eta eskubideen alde. Gure baitan eramanki ditugun nahikeria eta esperantza guztien lemaz jantzi mobilizazioa da, besterik gabe: gure aldarrikapenen entzunarazteko parada, mobilizazio zabala, lema bakarraren inguruan, Ipar Euskal Herritik hara Frantziako Estatuko hizkuntza gutxituen defendatzaile guztiek partekatua. Burujabe izan gabe, lorpenak, zor zaizkigunak, oraino epe luze eta lan handikoak izanen dira.

Aurtengo Deiadarrak, usaian bezala, esperantza handia pizten dit eta duela gutxi entzun nituenek ez dute sentimendu hori kamustu. Euskalgintzak ez baitu erresilientzia falta, nehoiz bezain gogotsu bilduko gara euskaraz bizi nahia entzunarazteko, bide batzuk neketsuegiak direla ulerturik, beste batzuk atzeman daitezkeela konbentziturik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza