Ezker Abertzaleak Txillardegi omendu du. Ondo dago gero Txillardegiren euskararen aldeko adorea eta maisutza omentzea. Gainerakoak ez zaizkit, ordea, horren ulergarri iruditzen.
Txillardegik 1967an utzi zuen ETA, Franco hil baino zortzi urte lehenago eta ETAk armak uztea erabaki baino 44 urte lehenago. Txillardegik ESB (Euskal Sozialisten Biltzarrea) sortu zuen 1976an, politika egiteko eta Euskadi erakundetzeko. Erregimen zaharrak indarrean zirauela gainera, erreforma politikoa erreferendumez onartu aurretik.
Ondo dago Txillardegi omentzea. Baina ETAk ez al du aitortu behar 44 urte kostatu zaiola Txillardegiren erabaki berbera hartzea? Batasunaren oinordekoek ez al dute onartuko 30 urte baino gehiago behar izan dutela ESB birsortzen amaitzeko?
Omenaldi loretsu gutxiago eta zor-aitorpen gehiago. ETAk zein omenaldigileek Txillardegiri –eta, bide batez, Euskal Herriari– zor dioten aitortza: “Barkatu, Jose Luis, hik asmatu huen eta ez ginuan konturatu. Aitzindari hintzen eta belaunaldi bi kostatu zaizkiguk hartaz jabetzea”.
6# | Eneko gonzalez | 2012-02-19 23:06:59
Hola, majos. Auí, un harpidedun. Para que argitaréis basuras de este tipo, mejor me borráis y que os pague la revistilla petronor delakoa. Txantxa gutxi, gero. Benetan ari naiz. Popatik pailazo barregarri hauen zaborra, eta nirekin ez kontatu. Luze barik nire berri jasoko duzue harpidetza bertan behera uzteko. Hori bai, facebooken hau eta honen antzeko jilipoyadak pasa diezazkidakezue, barre egiteko. Baina txaborik ez, eta hurrengo lehendakariak ordain ditzala hauen hausnarkeriak.
5# | Jon Jimenez | 2012-02-19 16:43:55
Txillardegik Argiarako elkarrizketan emandako hainbat erantzun, 2007a da: "Hemen egin beharko litzateke frente abertzale bat, hori askotan pentsatu dut. Frente abertzale horretan EAJ nire ustez ez dago. Partidu espainola da, erregionalista espainola."
"Problema hori da. Izango balitz hau nik ez dakit zer herri, beharbada, baina bide politikoetan badirudi nazkatu nahi gaituztela eta konbentzitu nahi gaituztela azkenean ETA bakarrik dagoela. Eta bide politikorik ez badago, eta garbi dago ez dagoela…"
"Nik uste dut borroka luzerako dela eta amets egin dugula. Neronek egin dut: ni Aralarren sartu nintzen pentsatuz posible izango zela zerbait egitea politika konbentzionalaren bidez. Urte hauek konbentzitu naute ez dagoela zereginik. Espainia hor dago, inperialismo espainola hor dago eta ez dago zereginik. Ez dakit nola bukatuko den auzia, baina bide konbentzionalez eta burokratikoz ez da konponduko."
"-EAE-ANVren agerraldi batean ere azaldu zara. Jendea beti dago begira eta…
-Ez lukete begiratu behar…"
"Patxi Zabaleta baino politikoagorik ez dago munduan, eta hala ere ez du ezer lortu. Ni horregatik atera naiz Aralarretik: horiek politika konbentzionala egin nahi dute, eta nik uste dut politika konbentzionala herri honetan oraindik ez dela posible."
"Lehen ere banuen susmo hori. Ni Aralarren sartu nintzen pentsatuz saiatu egin behar zela bide legaletatik ea zer egin zitekeen. Baina ageri denez ez dago zereginik."
"Hemen gauzak dauden bezala ez gaude fase horretan, hori beste fase batean segur asko bai, baina gauzak dauden bezala, egurra egunero, jai eta aste, beti egurra berberei…"
"-HBko senatari ere izan zinen, eta Josu Muguruza hil zutenean berarekin zinen. Nola gogoratzen duzu egun hura?
-Hori askotan kontatu dut. Nire bizitzako momenturik gogorrena hura izan da. Izugarria. Hantxe hil egin zen. Garai hartan ni senataria nintzen eta Amasako baserrian bizi ginen."
"Euskal Sozialista Biltzarrea (ESB) bezalako proiektu batek bilduko luke lehen aipatutako frente abertzalea?
Teorian bai, baina gertatzen da gero politika izugarria dela."
4# | Jon Jimenez | 2012-02-19 16:33:35
Beste honetan idatzita: http://www.argia.com/argia-astekaria/2104/politika-konbentzionala-ez-da-posible-oraindik-herri-honetan
3# | Jon Jimenez | 2012-02-19 16:32:07
2007an eta ez 1967an, grabatutako bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=urgrBPSrD_A Argiak berak egindako elkarrizketa. Amatiñok ikusi beharko lukeena.
2# | Andoni Olariaga | 2012-02-19 12:51:19
Txilardegik zutaz esandako horiek ondo gogoratuko ditugu, Amatiño, ez arduratu.
1 - 2 orrialdea
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa