Astekaria

 Txandan 

Agintariak

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2307. alea
2012-01-22
alde 2    kontra 0

Agintarien independentzia hartu dut hizpide, alegia. Ez dakit zu, baina ni –azken bolada honetan bereziki– azken urte hauetan munduko agintarien adierazpenak entzun edo irakurtzen ditudanean, hotz eta harri gelditzen naiz. Harrituta, ez bere horretan zerbait berezia itxaron dezakedalako beraien ahoetatik edota idatzietatik, harrituta duintasun eskasa erakusten dutelako baizik. Duintasuna, egunetik egunera, galtzen joan direlako, azkenean beraien karikatura bihurtzeraino heltzen direlarik. Eta hau guztia gertatzen da, hiritarrak ikusle hutsak bihurtu garen honetan. Jada ohituta gaude betekizun horretara. Eta nago, agintariek ere, betekizun horretara ohitu egin direla. Ez dutela asmatzen beren agintean, ez dutela erakusten beren buruaren jabe direla diru kontuak aztergai dutenean. Bestela, ulertezina da munduko ekonomien inguruan ematen ari diren mailarekin. Adibide batzuk aipatzearren: Rodriguez Zapaterok egin zuena Obama jaunaren deiaren inguruan. Edo berriki Espainiako ekonomia ministroaren adierazpenak: “Zergak igotzea onartu izan ez bagenu, beste batzuek behartuko gintuzten horretara”

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza