Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Egutegi unibertsalerantz

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2306. alea
2012-01-15
alde 0    kontra 0
Maien egutegia.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak astean zehar egokitzen diren festa egunak, ahal denean, astelehenera eramateko asmoa iragarri du. Eta Espainiakoa ez da jai egunei buruzko kezka agertu duen estatu bakarra krisi garai honetan.

Johns Hopkins Unibertsitateko astrofisikari eta ekonomialari batzuek jai egunak urtetik urtera aldatzen ez diren egutegia sortu dute. Hilabete gehienak 30 egunekoak izango lirateke, martxoa, ekaina, iraila eta abendua izan ezik, horiek 31 egun izango bailituzkete. Bost edo sei urtero (2015, 2020, 2026, 2032...) abenduari astebete gehituko litzaioke.

Esan bezala, sistema horren bidez beti asteko egun berdinean ospatuko lirateke jai egunak. Finantzen alorrean abantaila handiak eskainiko lituzke horrek.
 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza