Astekaria

 Hiruko Txikian 

Herri baten

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2305. alea
2012-01-08
alde 0    kontra 0

ametsa, selekzioa. Nik, aukeran, bere selekzioa emanen nuke. Euskal Herrikoa hain zuzen. Eta esloganetan sartuta “Euskal Herriaren ametsa bere selekzioa” lehenetsiko nuke. San Tomaseko txistorra bezain ohiko bilakatu diguten partidaren aurrean, aurten ere jokalarien elkarteak ofizialtasuna eskatu die agintariei, horren alde ezer gutxi egiten dutela salatuz. Izan ere, badirudi Euskadiko Federakuntzari aski zaiola antolatzen duen partidarekin, jokalarien oporrak baliatuz urteroko lagunartekoa antolatuz. Eta Euskadi ez da Euskal Herria, Txantrea Iruñea ez den bezalaxe. Hautatzaileek zera esan dute, holakoak jokatuz eta irabaziz egiten dela bide. Nago, jokalarien eta hautatzaileen ametsa ez dela zelai bereko, eta ofizialtasuna jokatzen den zelaia hutsik daukagula, ez palkorik eta ez berderik. Eta egingo diren manifestazioek gu berotuko bagaituzte ere, ez dituzte politikariak gorituko martxan jarri daitezen, fundamentuzko estrategia plantan eman dezaten, kazeta honetakoek itzulpenik gabeko lana egin dezaten. Ofizialtasunaz, normaltasuna beharko da, gure selekzioa euskarak bereizi dezan. Ametsaren biharamuna nahi dugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza