Piztu Ezazu Argia 970x90

 Ekonomia 

Lalok burua jasoko balu


Juan Mari Arregi

2304. alea
2011-12-25
alde 1    kontra 0

Patxi Lopez lehendakariak “diktadore” jarrera erakutsi du sektore publikoan nabarmendu diren lan gatazken aurrean. Murrizketa antisozialak eginez, borrokan jarri dituzte sindikatuak, eta batez ere, sektore publikoko langileak. Osakidetzan, Hezkuntzan eta Bilboko Metroan jadanik hasi dira mobilizazioak eta grebak, eta beste sektore publikoetan ere hasiko dira. Lehendakariak, gainera, aurrekontu antisozialak iragarri ditu 2012rako, langabezia eta babesgabetasun sozial gehiago eragin eta ekonomia berriz aktibatzeko balioko ez dutenak. Lotsagarria da lehendakariak berak “nazkagarritzat” jotzea aurrekontuak. Gobernutik talde ahulenei erasotzen die, oinarrizko errentatik “bizi” direnei. Bilboko Metroko grebalariak mehatxatzen ditu, Ertzaintzak esku hartuko duela esanez eta %95eko zerbitzu minimoak ezarriz.

PPrekin egindako akordioaz harago, Patxi Lopez lehendakari da “Laloren semea” delako. Patxi Lopezek ez luke inolako garrantzi historikorik izango, bere aita Lalogatik ez balitz. Diktadura frankistan eta klandestinitate garaian Rubial, Redondo –UGTkoa eta PSEkoa–, Tueros, Morin –CCOOkoa eta PCEkoa– eta beste batzuen “talde” berekoa zen Lalo. Artikulu hau idazten duenak haiek guztiak gertutik ezagutu zituen Bizkaiko meatzaldean 70eko hamarkadan. Badut, hortaz, haien langile borroka klandestinoen berri. Zenbait bileratan parte hartu nuen. Vietnamita zaharrekin propaganda ezkutuan egiten lagundu nuen. Eta euren emazteak Burgoseko eta Valladolideko zenbait herritara eramaten ere lagundu nuen, frankismoak aldi baterako konfinatzen zituenean. Horregatik uste dut Lalok burua jasoko balu eta bere semearen “greba puskatzaile” jokaera ikusiko balu –patronalari mesede egiten langileei baino–, herentzia kenduko liokeela, ideologikoki, sindikalki, sozialki eta politikoki behintzat bai. UGT eta PSEren herentzia historiko, politiko eta sindikal guztia pikutara bidali baitu.



Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala2303
 
azala2302

2304 zenbakia.
2011ko abenduaren 25a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys