Astekaria

 Hiruko Txikian 

Adarra jotzeko

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2300. alea
2011-11-27
alde 2    kontra 0

Garaian nabarmentzen da askotan jendea. Gure koadrilan behintzat, hala izan da. Txisteak sortzeko gauza direnak izaten dira bestela ere adimentsuenak eta berez edozein egoeran besteentzat erreferentzia bilakatzen direnak. Inor mindu gabeko ironia erabiliz, bere abstrakzioek pentsatzeko bideak irekitzen dituztenak dira taldean estimatuenak, nolabaiteko lidergoa irabazten dutenak. Era berean, tontoenak bereizteko test politak dira egindako txisteak, graziosoak izaten saiatu eta pena besterik ematen ez dutenak nabarmentzeko. Eman dezagun Urkulluri tximistak jo eta etxea suak hartu eta erretzen zaiola. Suertekoa izan eta garaiz irtenda ez du bera suak harrapatu. Herriko kazetariak honela ematen du berria: “Lau xigarro xixtrin pixtu eta bertan kixkali”. Ez dut duda izpirik egiten, hori irakurrita bera ez ezik ingurukoen lehen desioa mezulariari Sanjoanak itxaron gabe su ematea litzateke. Normala. Gizatiar oso, burura txisterik ez lekarkeena. Bermeoko EAJren mitinean Urkulluk kazetari tontoenena egin du uholdeak lau ur ttanttora ekarriz, Bilduren bizkar jarraitzaileen txaloak, bibak eta algarak piztuz.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza