Astekaria

 Ekonomia 

Gaizkile fiskalen izenak argitaratu

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2299. alea
2011-11-20
alde 1    kontra 0

Joan den astean Bizkaiko Ogasunak iruzur fiskalaz hitz egin zuen, eta sindikatu abertzaleek iruzur hori salatu zuten. Politika fiskal justu eta solidarioak ardatz nagusi eduki beharko luke iruzur eta ihesaldi fiskalak ezabatzea. Politikariek ondo dakite non dauden, baina ez dute ezer egiten ezabatzeko. Iruzur-hobi horien (enpresariak, aberastasun handiak, burtsalariak, notarioak, medikuak, dentistak, arkitektoak, ingeniariak, erregistratzaileak, kirolariak…) azterketa egiazko, irmo eta etengabekoa eginez aurkitu daitezke Hego Euskal Herrian iruzur fiskalaren bidez ihes egiten duten 13.000 milioi euroak. PSEk onartzen du EAEn iruzur fiskala BPGaren %20a dela, urtean 2.000-2.500 milioi euro, alegia. Baina adituen arabera, EAEko BPGaren %20a 13.000 milioi euro dira eta kopuru horren erdia Bizkaiari dagokio.

Odoluste fiskal hori benetan geratu nahi badugu, erakundeen arteko kolaborazioa beharrezkoa da, datuak eta estatistikak elkarbanatzeko. Norabide horren alde ez egitea, iruzur fiskalari eta diru-ihesari mesede egiten jarraitzea da. Foru erakunde batzuek diote, gehien dutenei gehiago ordaintzera derrigortzen bazaie, alde egingo dutela. Guztiz faltsua da. Biltzeari utzi zaion diruak, kapitalaren poltsikoan, espekulaziorako eta ihesaldi fiskalerako baino ez du balio izan. Politikariek, eragile sozial eta ekonomikoekin batera, benetako erreforma fiskalari ekin beharko liokete Euskal Herrian. Sakon-sakoneko aldaketa eragingo duen erreforma behar da. Iruzurgile eta iheslari fiskalen izenak argitaratu beha rdira, gaizkile direlako. Horrela baino ez dugu lortuko hazkunde ekonomikoan, aberastasunaren banaketa justuan eta enpleguaren sorreran aurrera egitea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza