Astekaria

 Termometroa 

G-20a "merkatuen" zerbitzura

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2298. alea
2011-11-13
alde 3    kontra 0

Azken egunetan Euskal Herriko eta Espainiako patronalaren ofentsiba basatiaren ikusle gara: garbi utzi dute kapitalismoa asegaitza dela. Ekonomia eta finantza krisia baliatzen dute betikoen kontura –langileak eta herri sektoreak– etekin handiagoak lortzeko. EAEko patronalak, Confebask-ek, erreforma fiskala egiteko proposamena aurkeztu du, aberastasun gehiago eskuratu nahian. Hauxe mahaigaineratu du: gizarte-segurantzaren kotizazioak jaitsi; jadanik oso murriztua dagoen elkarteen gaineko zerga oraindik gehiago murriztu; pizgarri fiskal eta kenkari gehiago lortu; eta kapital-errentek PFEZan eta abar jadanik duten trataera pribilegiatuan oraindik gehiago sakondu. Diotenez, lehiakorrak izateko, Alemaniarekin berdindu beharra dago; baina soldatak berdintzeaz “ahaztu” dira! Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak, bestalde, A-20an aurkeztuko diren alderdi politikoei proposatu die kaleratzeak merkatzeko –lan egindako urte bakoitzeko 20 egun, eta gehienez hamabi hilabetez– eta jai diren zubiak kentzeko. Beraiek turismoa nahi dutenean egiten dute baina.

“Nahikoa da” esateko ordua da. Krisia aprobetxatzen dute altxor publikoaren kontura kostuak murrizteko eta horren ondorioak langileen bizkar jartzeko, nola zeharkako zergen bidez eta baita lehen eskuratu zituzten eskubide sozial eta laboralak murriztuz ere. Gure erakundeetako politikariek, eragile sozialen laguntzarekin, euren eskuetan dute egunetik egunera basatiago jokatzen duen kapitalismoaren ofentsibari aurre egiteko aukera: erreforma fiskal zorrotza egitea. Ofentsiba hori baina, gobernuek eta administrazioek babestua eta finantzatua dago. Duela gutxi Madrilgo egunkari bateko marrazkigile batek zioen bezala: “Kapitalismoa denak emanda… baina diru publikoarekin!”. Asegaitzak dira.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza