Munduko hainbat lekutan esan dute 7.000 milioigarren pertsona bertan jaioa dela. Guk ez dugu baten edo besteren alde egingo, noski. Lerro hauetan komentatu nahi duguna aipatutakoari lotutako beste zenbaki batzuk dira. Hots, 2050. urtean 2.000 milioi pertsona 70 urtetik gorakoak izango direla, eta horietatik %80 garapen bidean dauden herrietan biziko direla.
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, adineko pertsonen artean %5 inguruk jasango dituzte tratu txar fisiko, psikologiko edo afektiboak. Gaur egun, hori gizarte aurreratuetan gertatzen da ia soilik, baina mende honen erdian esponentzialki haz daiteke arazoa, garapen bidean dauden herrien gizarteak prestatzen ez badira
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa