Uxue Alberdi
Bertsolea. Edo idazlaria, orain ez nago seguru.
Egun berezia da gaurkoa: Erasmus belaunaldiko idazle bat elkarrizketatzen dudan lehen aldia da.
Eta? Dioten bezain politak, atseginak, sinpleak eta emakumeak al gara?
Orain esango didazu idazleak idaztea baino ez duela buruan, gainontzekoak ihes egiten dizuela.
Ez, keba, egoak ihes egingo baligu lortuko genuke idaztean soilik pentsatzea, baina bitartean egoari jaten eman behar zaio!
Bertsolaria izatea ere promozio estrategia horren baitan sartzen da?
Jakina, eta saio gutxitxo nituenez haurdun gelditu nintzen, badakizu, ezberdina izateko. Beltza eta zuberotarra izatea baino ez zait falta.
Baina bertsolari eta idazle, bi jardunak hain urrun egonik...
Elkar orekatzen dute. Plaza eta etxea, arriskua eta segurtasuna, bat-batekotasuna eta patxada, lagunartea eta bakardadea...
Afektiboki daude urrun: batzuek besteen publikoa nahi dute; besteek batzuen aitorpen intelektuala.
Idazleen artean inbidioso gehiago aurkitu ditut nik... Gainera, zertan saiatu aitorpen intelektualaren bila? Emakumea naiz. Salbuetsitako oso gutxik lortzen dute...
Aizu, azkenaldian Elkar argitaletxean denak zarete emazteak, eta gazteak, eta ederrak.
Eta idazleak. Gogoratzen? Susan, berriz, denak gizonak, serioak, hiperkritikoak. Batez ere, Eider Rodriguez gazte ederron bandora pasa denetik.
Erasmus genioen; baina, kasu, orain Interrail belaunaldikoak datoz eta.
Pozik irakurriko dut Goiatz Labandibarren lana. Azken hilabeteotan ez dut ia astirik izan, eta irakurtzeko eta idazteko desiatzen nago.
Ez nizun bizitza pribatuaz galdetu behar, baina gaia atera duzunez...
60 metro koadroko etxean bizi naiz. Estua da nire bizitza pribatua.
Estua, ez dakit, baina ez du makala behar euskal Brangelina izateak.
Nire bikotekideak ez du Brad Pitten antzik!
Eskerrak prentsa arrosarik ez dugun.
Gurea okerragoa da: kritika serio-ustekoz mozorrotzen ditugu txutxumutxuak! Nork ez du behar Sálvame pixka bat?
21# | ainara | 2012-03-11 17:09:53
idazleen bakardadeaz asko hitz egin da, eta idazleen arteko elkartasun-falta eta inbidia badagoela aitortu behar dut... :( poeten artean beharbada elkartasun handiagoa dago...
20# | DyjVqdWCYzFQ | 2012-01-25 14:07:59
A0bg6x , [url=http://fulythpixlen.com/]fulythpixlen[/url], [link=http://xdnydjkgdiwj.com/]xdnydjkgdiwj[/link], http://wdaovhkgyhmt.com/
19# | rqSmWyee | 2012-01-24 12:23:34
I'm graetufl you made the post. It's cleared the air for me.
18# | ainara maya | 2011-11-12 12:35:54
elkarrizketa honek pertsonalki ez dit ekarpenik egiten... galderak nahiz erantzunak mamirik gabeak eta interes gutxikoak iruditzen zaizkit (galderak batez ere)... baina tira... atal hau ongi dago entretenigarri soil gisa, ongi pasatzeko, periodikoetako txiste edo horoskopoak bezala... ala?
17# | ainara maya | 2011-11-12 12:32:02
beharbada idazleen artean inbidia dago, eta bertsolarien artean arinkeria gehiegi... baina poeton artean aurkitu dut horietan aurkitu ez dudana: elkartasuna eta maitasuna. Nik libururik gabeko idazle gisa ez dut aitorpen intelektualik behar, ez SUSAko gizon serio-kritikoengandik ez ELKAReko emakume ederrengandik... baina bai eskertuko nukeela enpatia pixka bat, edo arreta minimo bat... beno, ez dut ezer eskatu nahi... soilik poeta triste bat naiz zorionaren bila, bihotz bakarti eta maitemindu hau...
1 - 5 orrialdea
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa