Astekaria

 Hiruko Txikian 

Tortura

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2297. alea
2011-11-06
alde 0    kontra 0

izan da berrogeita hamar urte hauetan etengabe erabili dugun hitza. Ez da egoera arrotza izan gure gizartean, nahiz eta inguru hurbilenetik hara, desasosegua sortu erabilpen hutsak. Ezin ukatuz, aho txikiz, beste mundu bateko injustizia bailitzan komentatzen zen kolokialki. Deserosotasunak laburtzen zuen normalean elkarrizketa edozeri buruzko kalakari bide eginez. Baina herri honetan torturatuak milaka izan dira urte hauetan. Familia gehiegi dago torturatutakoren bat etxean duena, Alzheimer sakonenak ere ahantzaraziko ez duena. Atzo bertan, espainol irrati kate batean ETAk hildako baten anaiak –ETAk publikoki bere gain hartua– zioen salatu kasu batzuetan egia izan litekeela torturarena, baina horretarako zeudela tribunalak eta ez zirela hainbestekoak frogatu ahal izandakoak. Beraz kontu handiz mintzatu behar zela gai horretaz, baldin eta nahi ez bagenuen injustuak izan. Eta eroso gizona. Ez dut tortura kasu bakar bat ezagutzen torturatzaileek publikoki onartua. ETAk bere ekintzetan ez bezala, armadunek ez dute inoiz onartu torturatu dutenik. Komisariatik torturatua zerraldo atera dutenean ere ez, beren bertsio ofizialean torturatuak bere buruaz beste egin duela esateraino iritsi direlarik. Inpunitatez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza