Astekaria

 Hiruko Txikian 

Pisalo, pisalo

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2296. alea
2011-10-30
alde 3    kontra 2

oihukatzen zuten tonu garrasitxoan, zuzen akonpasatuak entseiatuz, ongi ikasita zutela adieraziz. Eta erritmoari jarraituz errituala bailitzan, dantzan besoak gora eskuak ukabil, hatz luzeak erakutsiz, oldarkor erronkan, zuzentzen zitzaien ingurukoei uniformedun urdinak hesi. Txuri-urdineko elastikoz mozorroturik ikurrinak airean erakusten zuten nongotasuna harrokeriaz. Eta liturgia hori, Zaragozako futbolariren batek lurrera egiten zuen bakoitzean. Maitasun kantua ere bazuten Realari eskainia, “cada día te quiero más” edo holako mezu poetikoren batez osatua, tartean nolako sortzaileez hornituak daudela argituz. Griezmannen zelairatzeak ekarri zigun esloganetan izarra: “Griezmann cabrón esto es afición” eskaintzen ziotelarik. Espainiakoan bikain integratuak ditugu. Haiengandik hurbil ginenak, koadrilan joanak, nire kasuan Reala baino futbola maiteagoa dudana, auzo-lotsak harrapaturik kieto igaro genuen partida osoa etxerako bidea hartu genuen arte. Beharrik, gustuko lagun minez igaro genuela asteburua eta restopeko bidekoak ekarri gintuela gure onera. Nekez harrapatuko naute berriz holako batean, telebistak horiengandik ezartzen duen distantzia baliatuz jarraituko dut futbola errepikapenak eta guzti

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | JD | 2011-10-31 16:16:23

    Oker zabiltza, Joxemari.
    Hasteko, nongotasuna badugu harrokeria, baina zuk ere zure herritartasuna harrokeria izan dezakezun modura. Hori ere gaizki al dago? Ez al gara ba euskaldunak, zertarako ezkutatu? Alde horretatik ez dizut kritikarik irakurri gure euskotartasuna (hitz horixe beroi erabiliz) aldarrikatzen duten abestiei zuzendurik. Horrez gain, baditugu Realari eskeinitako ohiu gehiago, "goazen erreala, goazen txapeldun" edota "zuregatik, erreala", esaterako. Aurkaria zapaltzeko iradokizunak ere ez dira espainiakoan (Espainiako zertan?) integratuta gaudenaren adierazgarri, hori futbolaren unibertsaltasunaren adierazgarri delako. Bestela, joan zaitez Ingalaterra edo Argentinara, ea han zer entzuten duzun. Azkenik, ohiu bat ez duzu ongi azaldu, "Griezmann cabrón, vete al Calderón" diolako egiaz, eta ez zuk idatzitakoa. Eta bai, gazteleraz egiten dira ohiu asko tonu garrasitxoan, baina beste asko ez. Hori bazen zure kritikaren muina, gure jarreraz gain, gainerako euskal taldeen zelaietara joan zaitezen aholkatzen dizut, ea gure artean baino euskarazko animo ohiu gehiago entzuten dituzun.

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza