Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Zuloa Artikoko ozonoan ere

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2295. alea
2011-10-23
alde 2    kontra 0
Zuloa Artikoko ozonoan ere
Zuloa Artikoko ozonoan ere

Steve Jobsen heriotza mundu osoan hizpide den une honetan, lehen Macintosh-a merkaturatzearekin batera azaldutako ozono geruzaren zuloaz arituko gara aste honetan. Orain da garaia jakiteko zertan den ozono-mailaren jaitsiera Antartikan, baina aurten aldagai bat dugu balantzea egiterakoan: irailaren amaieran ezagutu genuen Artikoko ozono-geruzaren zuloa, martxoan detektatu zuten arren.

Batek baino gehiagok deitu zidan esateko: “Joxerra, aurten zuloa Artikoan ere, e!”, eta nire bat-bateko erantzuna, beti bera: “Horixe tokatzen da, bai, baina Artikoan ez, Antartikan baizik”. Eta halako batean, han eta hemen irakurtzen hasi nintzen: “Zuloa Artikoan”. Orain 25 urte ozono-geruzaren zuloari buruz emandako hitzaldi batean Jose Ramon Etxebarria irakasleak egin zidan iruzkina etorri zait garuneko lehen geruzara: “Uste dut gai honetan interes ekonomiko handiak izan daitezkeela”.

Oraingoan arrazoi osoa eman behar diot Etxebarriari. Egunez egun, NASAk Antartikako zuloaren egoeraren berri ematen digu, baina Artikoan ere zuloa dagoela sei hilabeteko atzerapenarekin jakinarazi dute. Zergatik?

Nire ustez, erantzuna ez da oso urruti ibiliko ondoko argudiotik: Artiko inguruan hainbat estatu aberats daude, hots, Errusia, Suedia, Norvegia, Kanada eta AEB. Zientzialariek eta estatuetako agintariek, iragan martxoan, bazuten Artikoko zuloaren berri, baina hori besterik ez zitzaien falta, Fukushimako tragedia gertatu berri zela Artiko inguruan bizi direnei esatea zein arriskutan izango ziren aste batzuetan? “Izan gaitezen zain irailera arte, eta orduan, Antartikoko zuloaren ohiko agerpena izaten denez, naturalago pasatuko da Artikokoa”.

Nire argudioak ez duela oinarri zientifikoa aitortu behar dut, baina datu zientifiko batzuei, eta horiek publiko egindako testuinguruari zentzu komuna aplikatzen saiatu naiz. Beti bezala, irakurle, zure esku uzten dut nire iritzi gaizto honen inguruko epaia.
 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza