Astekaria

 Diskoak 

Pop-rocka komertziala ez denean

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2295. alea
2011-10-23
alde 0    kontra 0
Belladona

Belladona::Belladona

GP Producciones

iraupena ::49´20´´

prezioa ::10.00€

Rock garaikide gisa deskribatu dute GP Producciones diskoetxe beteranoko arduradunek Donostialdeko Belladona taldearen musika eskaintza. Ez dut nik esango hirukotea garaikidea ez denik, kantak gaur egungoak baitira; baina esango nuke aldi berean poperoak, rock­ero klasikoak, komertzialak eta esperimentazioaren aldekoak direla. Oinarrian pop-rocka egiten dute, komertziala dirudiena, gaztelaniaz abestutakoa, baina sardexka pixka bat sartuta azkar azaleratzen dira The Police, Television, The Clash, Santana, indie familia, bluesa, jazza, funkya, baita urrunean 713avo Amor taldea ere. Musikari oso finak dira, eta kantaren ñabardurak erabat landuta dituzte, baita Javi Fermínen metafora eta iruditeria dotorea ere. Dotoreziaz eta irudimenez egindako debuta, zoritxarrez esku gutxitara helduko dena.

Gaiaz gehiago

www.myspace.com/mundobellado

«Ibilian-ibilian motxila bete dugu, baina ez dago zamarik, esperientziek aberastu gaituztelako»

“Hainbeste ibili ostean, hasi naiz antzematen helburua dela bidaiaz gozatzea besterik gabe”. Urte asko daramazue musikaren alorrean borrokan ondorio horretara heltzeko?

Javi Fermín: Bai, guztiok urte asko daramatzagu proiektu ugaritan lanean. Motxila beteta dugu, baina ez dago zamarik. Esperientzia guztiek aberastu gaituzte.

Emmanuel Losio: Ez dut inoiz borroka gisa ikusi, beharra da. Musikak bizitza beste modu batera ikusten lagun zaitzake.

Maldito. Zaila da Euskal Herrian gaztelaniazko pop-rocka eginez lekua egitea?

J.F.: Ez dut uste hizkuntzak eta lekuak halako garrantzia dutenik, lana gogor egin eta zurean erabat sinesten baduzu. Bestalde, guztientzako lekua eta entzuleak daudela uste dut.

Poperoegiak batzuentzat eta ñabardura eta aldaketa gehiegi poperoentzat. Hala da?

E.L.: Hori da proiektu honetara batzeko gehien erakarri ninduena. Gainera, jazz musikaria naizen heinean aberasgarria egiten zait beste estilo batzuetako ukituak gehitzea. Azken finean, garrantzitsuena, etiketetatik at, lana ondo egin eta zugandik gehien ematea da.
Hitzetan metafora oso landuak aurkitu ditut.

J.F.: Garrantzi handia ematen diet. Behin eta berriro idazten ditut, erabat gustura gelditu arte. Helburua da sentsazio zehatz batzuk transmititzea. Abesti batean hitz gutxi daude eta hori doinu bati lotu behar zaio, baina batzuetan lor daiteke.

Mota oso desberdineko kantak batu dituzue eta, besteak beste, “Dímelo”-k harritu nau: Television eta Policeren ukituak, latindar leloa eta Santanaren antzeko gitarrak. Nola jaio zen?

J.F.: Abesti horri maitasun handia diot; diskoko pieza zaharrenetarikoa da eta denboraren kabuz ondo borobiltzea lortu dugula uste dut.

E.L.: Agertokian asko mugiarazten nauen kantua da. Oso betea da eta indar handia dauka, bai.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza