Astekaria

 Hiruko Txikian 

Talde terroristako

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2294. alea
2011-10-16
alde 0    kontra 0

militantea izateagatik kondenatu zuten idazlea. Komisaldegian epelak hartu ondoren kartzela eltzeetara eraman zuten egosi zedin. Bere egoskorrean literatura sortzeko ahaleginetan jarraitu zuen eta eguberri amaraunetan babestuta begiratu zion ilargiari urrunekoez elkartzeko. Labainean doan eguzkiaz libratzen zen heriotzatik, bizitzari kantuz ekinez. Ez zuten erretzea lortu eta ez zen izoztu, eltzetik eltzera, frigorifikotik frigorifikora onik aireratu zen euskal letretara euskaldunontzat otoruntza freskoak paratuz. Orain, bi hamarkada eta erditik gorako denbora joan eta, bere saiakera bati Gasteizko Gobernuak sari bat eman dio, denborak ez duela berez justizia erakartzen frogatuz. Bere lana saritu dute, ez bera, terrorista ezin liteke literatoa izan. Areago ez bada damutzen, eta Joseba Sarrionandiak ez du damurik erakutsi. Ez omen du deseginda ikusi nahi zuen Estatuarekiko zorra kitatu, eta hemengo kofradeek frakezko kobratzaileena egin dute, zegokion hemezortzi mila eurokoa patrikaratuz. Hedabide espainoletatik bereziki izan da txalotua erabakia, erretzaile porrokatu ohien erretzaileen aurkako tamainako herra erakutsiz. Bakea eta sos.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza