Astekaria

 Hiruko Txikian 

Donostiako

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2293. alea
2011-10-09
alde 0    kontra 0

Zinemaldia igaro da beste urte batez. Oraingoan Elias Querejeta –emandako sari berezi bat medio– entzun dut hizketan. Hernani bere sorterriari eskaini dio berari emandakoa. Hernani, aberria omen du. Sinetsi ere sinetsi egin diot, urrutiko intxaurrenen antzera. Aberritik at eman du ia bizi osoa, Kaliforniara joandakoak legez, honek ere lanak behartuta. Futbolari fina, Donostiatik Madrilera egin zuen amerikeen bila eta zinemagintza aurkitu zuen. Espainiako zinema ekoizleen artean, podiumeko puntan dago. Eta harro agertu du bere burua hernaniar, bertako abertzale. Eduardo Chillida du aberkide, hau ere artista, bertakoa, donostiartua. Futbolaria izana hau ere. Eta futbola ogibidea duen beste aberkide bat ere badute, nahiz eta hau artegintzan aritu ez den. Espainolek bortxaz desagerrarazitako bertako Egineko kazetari izana, aberritik at dabil bizibidean Gipuzkoako hedabide azkarrenetako maisu. Tito esaten diote. Baditut nik lagunak Hernanin, minak aberria hizkuntza dutenak bertan eta kanpoan. Euskal Herrikoak. Ez dira hiru hauen aberkide, ez dira artistak edo kazetari famatuak, ez dira hedabideetan agertzen. Eta Hernanin ikusi ditzakezue zero zabor tonelada zerbitzu. Hauei zor da Hernani den bezalakoa izatea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza