Astekaria

 Ekonomia 

Sozietateen zerga eskastua

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2292. alea
2011-10-02
alde 0    kontra 0

Patronalak ez du ezer entzun nahi politika fiskal berri baten bidez zergak igotzeaz. Eta hainbat arrazoi ematen ditu: “Ekaitz finantzario garaian, ez da une onena zergen igoeraz hitz egiteko, kontrakoa, jaisteko momentua da”. “Lehiakortasuna hobetzeko, ezin dira zergak igo”. “Ondarearen gaineko zerga iraganeko kontua da”. “Dirutza dutenei ezin zaie bultza hemendik alde egiteko”. Eta abar.

Patronalak esan ez duena da, enpresen etekinak kargatzeko balio duen Sozietateen Zerga erabat murriztuta geratu dela konpainiek egindako amarru legalengatik eta azpijoko fiskalengatik. Azkenean, %10 baino ez dute ordaintzen, eta ez enpresa handientzat ezarrita dagoen %30a edo enpresa txiki eta ertainei dagokien %25a. Espainiako Estatuko Tributuen Agentziak egindako ikerketa baten arabera –ez dugu Hego Euskal Herriko egoeraren berri zehatz jakiteko daturik, baina zalantzarik gabe, antzekoa da–, enpresek zergetan euren etekinen %9,9 baino ez dute ordaintzen. Horrela, enpresek familiek baino gutxiago ordaintzen dute, hauek errenten %11,5 bideratzen baitute zergetara. Euskal Herriko patronalak dio presio fiskala Europakoa baino altuagoa dela. Ez da egia. Amortizazioak ezabatu, kontuak garbitu eta tributuetan kenkariak aplikatu ondoren, sozietateen zerga erreala gehiago hurbiltzen da irlandar eredu eztabaidagarrira –enpresaren etekinen %12,5–, euroguneko batez bestekoa den %26ra baino.

Arduradun politikoek zerga hori birkokatu beharko lukete, eta eragotzi enpresek, batez ere handienek, azpijokoak eginez zergaren zati handi bat ez ordaintzea. Kontrakoa dioen arren, Patronalak badaki sozietateen zerga murriztua geratu dela. Zulo bat dago hor, politikariek landu eta adostu beharrekoa.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza