Astekaria

 Hiruko Txikian 

Ez zebilen

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2291. alea
2011-09-25
alde 0    kontra 0

oker “gu iristerako diruak ahituko dituk” esan zuena, eurotan Kortak maldiziotan baino dezente gutxiago hartzen zuen hark. Berrogei urtetik gorako kotizazioa izan, eta hala ere, garaiko nagusi batek baino gehiagok esandakoa jan eta urte batzuk kotizatzeke zituen, erretreta hartu zuen arte jakin ez zuelarik. Ezin zuen sinetsi lana egin gabe kobratuko zuenik, eta hilabetero txintxo-txintxo bere kutxako kartila berdintzen zutela ikusirik, harriduraz bizitzen zuen pagotxa. Harritzen zuena noski, ez kobratzearen beldurra zuen. Hogei bat urtez iraun zion egoerak, mundua utzi zuen arte. Eta garai hartan, bere egoera normaltzat eta irabazitako eskubidetzat zuten seme-alabek, orain bizi dute haren harridurarik gabeko beldurra. Zeren eta guardia zibilek Oñatin manifestazioa egitea bezain beldurgarria gauza gutxi mundu honetan. Eta Greziakoa ezagututa, are beldurgarriagoa letorkiekeena, urtetan ezinbestean jarritako sosez elikatutako uniformedunenak ordaindu, eta gainera, haien errukia jasan behar izatea. Beren diruak ahitzen ari omen dira eta zer esanik ez beren seme-alabenak, orain errondak ordaintzen ari direnak. Ez zebilen oker bi gerra ezagutu zituen hark, bukaerako bere xumean suerte onekoa izan zena.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza