Astekaria

 Landareak 

Landare genero zaharrena

Gure planetan bizirik dagoen landare genero zaharrena omen da azeri-buztanarena, Equisetum generoa. Beste landareak sendatzeko bere ura nola erabili ez dut idatzi zaharra txoko honetantxe. Hantxe nioen milioika urtetako historia duen familia bateko azken partaide izan eta itxura ere prehistoriko samarra nola duen.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2290. alea
2011-09-18
alde 2    kontra 0

Orain Argentinatik dator berria, Patagonia hegoaldeko Santa Cruz lurraldeko Macizo del Deseadotik. Han, Galesko Cardiffeko Unibertsitateko Alan Channing geobiologoa buru duen taldeak marka berria jarri dio azeri-buztanari. Orain arte genero hau duela 65 milioi urte sortua zela uste bazen ere, han topatu berri dituzten fosil batzuei esker askoz zaharragoak direla jakin ahal izan da: 150 milioi urte inguru. Goi Jurasiko garaikoa, landaretzak gaurkoarekin alde ikaragarria zuen garaikoa. Egundo “benetako” loreak dituzten angiospermoak azaldu gabe, koniferoak, ginkgoak eta cycadaceoak nagusi ziren.

Gaur egun beste landareak sendotu eta sendatzeko erabiltzen bada ere, azeri-buztanak badu beste izen xelebre bat. Garaitako erabilera bat gogora ekartzen duen izena: eztainu-belarra. Metal horrekin egindako ontziak garbitzeko aproposa delako jarria omen duena.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza