Astekaria

 Ekonomia 

Kapitalaren diktadura

Abuztu honetan, beste behin, ikusi dugu Merkatuek edo Kapitalak –espekulatzaileak, inbertsiogile handiak, pentsio funts handiak, banka…– ez dutela oporrik hartzen. Finantzetan eta ekonomikoki ahulen dauden herrialdeak erasotzeko gai dira, eta baita AEBak bezalako potentziak ere. Kapitalaren diktadurak ez du mugarik, eta ordenagailuan klik egitearekin soilik kapaz da edozein herrialdeko ekonomia hankaz gora jartzeko.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2289. alea
2011-09-11
alde 1    kontra 0

Abuztuan ikusi dugu hori, kalifikazio agentziek AEBen kontra egindako ekintzarekin. Eta oraintxe ikusi dugu Madrilen, PSOEk eta PPk Konstituzioa erreformatzeko egindako paktuarekin, defizitari sabaia jartzeko. Hego Euskal Herriari ere eragingo dio, EAEko kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako Hitzarmena praktikan baliogabetuz eta mozketa sozial gehiagori argi berdea emanez. Erreforma antisozial eta antinazionala euskaldun guztientzat.

Kapitalaren diktadura horri ezer gutxi inporta zaizkio giza eskubideak, eskubide politikoak, osasuna edo gizartearen ongizatea. Interesatzen zaion bakarra da egunero etekin gehiago pilatzea, bereziki langile eta herri klaseen bizkar. Interesatzen zaio gobernuek bilioika diru publiko txertatzea bankan, etekinak jasotzen segi dezan. Gobernuak belaunikatu egiten dira haren aurrean, eta pozik egon dadin, neurri antisozialak hartzen dituzte: defizitari muga jarri, pentsioak eta soldatak izoztu, osasun kopagoa, lan erreformak, enplegu prekarioa… Kapitalari, Afrikan gertatzen denak –Somalian eta beste “gose herrietan” dauden milioika hildakoak alegia– bost axola dio. Ondorioz, gobernuek ere begiak ixten dituzte gosete horren aurrean, beren obsesioa Merkatuak, Kapitala, asebetetzea delako. Baina Kapital horren egiturazko funtzionamendua esplotatzailea eta hiltzailea da, halaxe ari da erakusten.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza