Astekaria

 Hiruko Txikian 

Irratia

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2289. alea
2011-09-11
alde 0    kontra 0

Maite dudala uste dut, bere presentziak ez nau inkomodatzen, bere jardunak ez nau deserosotzen, eta aldian behin nire arreta irabazten du. Kotxea dut entzun leku ohikoena, eta, ingurutik urruntzen naizelarik, automatikoki aldatzen dira sintoniak aldiro azkarrena erakarriz. Ahotsek desberdintzen dituzte beren artekoa, formatu berdintsuetan esatariak kantariak bailiran. Ez dituzte garunak nekatzen gai eta mezu bila, klonikoak dira gehienak. Espainolez ari direnak dira nabarmenenak klonifikazio horretan, eta politika eta futbola, ez kirola, dituzte oinarri. Aspaldion, tertulia oihularietan dute elkargune, nor baino nor zabarrago. Bi izar dituzte argi: Bildu eta Barcelona. Biak nahi lituzkete desagerrarazi. Lehenarekin dute errazago ikusten helburua gauzatzea, eta orenak eta orenak ematen dituzte giro soziala prestatzen hala izan dadin. Gipuzkoan dute kokatu xedea, eta probintzia bera nahi lukete ilegalizatu eurentzat aski espainola ez delako. Zailagoa zaie bigarrena alboratzea. Beren gusturako katalan jokalariak nahikoa patriota espainolak ez badira ere, haiei zor dizkiete doan hartutako autoestima tonak mundu zabalean. Hala ere, kasu, beren Real Madrilek ez badu irabazten, kapaz dira Barça ligatik kanporatzeko eta. Ez dute gogorik falta, eta lotsarik ere ez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza