Odol-analisiak ulertzeko gakoak

  • Odol-analisietako zifrak nahaste-borrastea besterik ez dira izaten sarritan jende arruntarentzat, baina gaixoaren osasunari buruzko informazio ezin baliagarriagoa egon ohi da bertan medikuarentzat. Analisiak hobeto ulertzeko gakoetako batzuk ikusiko ditugu ondoren.

Odol-analisi batean zelula eta substantzia asko, eta oso diferenteak, neurtu eta kontrolatu ohi dira, baina oraingoan odoleko zelulen kontuak azaltzen saiatuko naiz. Odolak zelula mota asko dauzkan arren, hiru kategoria nagusi hauetakoak izango dira guztiak: globulu gorriak, globulu zuriak edo plaketak.

Globulu gorrien kontaketa

Hemograma ere esaten zaio. Odolean dauzkagun hematien kopurua ematen digu, eta bere balio normala (aurrerantzean BN) 4-5 milioi artekoa da gutxi gorabehera milimetro kubo bakoitzeko. Hortik beherako zifra batek anemia adieraz dezake.

Hematokritoa

Globulu gorriek odolean okupatzen duten bolumenaren portzentajea adierazten duen zifra hori –BN %38tik %49ra bitartekoa da– puri-purian dago gaur egun komunikabideetan, eta txirrindularien kasuan lasterketatik kanpo geratzeko arrazoia izatera irits daiteke, maila %50etik gora igotzen bada. Kasu horretan, odola oso “lodia” izaten da, oxigeno asko daramalako, baina horrek mesede egin baino gehiago, ondorio kaltegarriak izan ditzake kirolariaren osasunerako.

Hemoglobina

Molekula hori ezinbestekoa da oxigenoa gorputz osora garraiatu ahal izateko, eta normalean 13-16 gramo izaten dira odol dezilitro bakoitzeko.

Hematien balio horiek analisi batean maila normaletik behera agertzea anemiaren adierazgarri izaten da gehienetan, eta horrek zure odolean oxigeno gutxiago dagoela adierazten du, eta zuk energia gutxiago izango duzula seguruenik. Hala ere, anemiaren diagnostikoa ezarri aurretik, kontuan hartu behar da emakumeengan badirela anemia izateko arrazoi bereziak, hilekoa batez ere.

Globulu zuriak edo leukozitoak

Gorputza kanpoko eraso eta infekzioetatik babestu eta defenditzeko lanetan aritzen diren zelulak dira. Horien BN 3.500-11.000 bitartekoa da mililitroko. Behera egiten dute hezur-muinak ez baditu zelula horiek sortzen, edo infekzio larrien eta zenbait medikamenturen ondorioz.

Leukozitoen artean, hainbat familia bereizten dira: neutrofiloak (leukozito guztien %38-80 dira baldintza normaletan, eta bakterioek eragindako infekzioren bat dagoenean egiten dute gora), linfozitoak (leukozito guztien %15-49) nahiz monozitoak (osoaren %13ra arte), leuzemia, tumore eta birus edo parasitoek eragindako infekzioetan gehitzen direnak, eta eosinofiloak (leukozito guztien %1-4 besterik ez dira, eta horiek gora eginez gero, parasitoak, alergiak edo asma dagoela susmatu behar da).

Plaketak

Koagulaziorako ezinbestekoak diren zelula horien kopurua 150.000-400.000 bitartean egon ohi da, milimetro kuboko. Globulu gorriak eta leukozitoak baino txikiagoak diren plaketen kopurua maila normaletik behera dagoenean, odola ez dela behar bezala koagulatzen, alegia, odoljarioak ez dira behar bezala “ixten”.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude