Astekaria

 Ekonomia 

Armak

Ondasun publikoa bidegabeko eralgitzea

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2288. alea
2011-09-04
alde 0    kontra 0

Abuztuan notizia eskandalagarria izan da, nahiz eta ez den ia hedatu. El País egunkariak argitaratu zuen hilaren 13an: “[Espainiako Gobernuko] Defentsa Ministerioak ordaindu ezin duen 26.000 milioi euroko zorra du armetan eta birnegoziatzen ari da (...) Espainiako Indar Armatuek aurrekaririk ez duen modernizazio prozesua hasi zuten azken hamarkadan (...) Munduko arma aurreratuenak dituzte: EF/200 ehiza-hegazkina, Leopardo tankea, F/100 fragata... Azkeneko honen borrokarako sistema gai da etorkizuneko misilen kontrako ezkutuan integratzeko (...) Armagintzako programa berezien faktura osoa 30.000 milioi eurokoa da, Espainiako BPGaren %3 inguru, eta Defentsak oraingoz 5.000 milioi baino gutxiago ordaindu du (...) 27.000 milioi euroko zorretik, 23.000 milioi PPren legegintzaldian egin zen eta 3.000 milioi PSOEren bi legegintzaldietan”. Constantino Méndez Defentsa Estatuko idazkari nagusiaren arabera “ez genituzke hartu behar erabiliko ez ditugun arma sistemak, existitzen ez diren konfrontazio eszenatokietarako eginak, eta larriagoa dena, orduan ez genuen eta orain ez dugun diruarekin erosiak (...) Aurrekontu arduragabe hori posible izan zen Defentsarako gastuek hazkunde handia izan zutelako mende hasieran, 8.500 milioi eurora iristeraino 2008an...”.

Honaino albistea. Zer gertatuko litzateke enpresa pribatu batean, kudeatzaileek 30.000 milioi euro balio duen zerbait erosiko balute, erabiliko ez dena eta ordaintzeko dirurik gabe? Kudeatzaileak derrepente despeditu eta epaitegietan zigortuko lituzkete. Gobernuek, baina, armak erosita ondasun publikoa bidegabe xahutzen dute, eta ez zaie ezer pasatzen! Faktura betikoek jasaten dute gero, “doikuntza sozialen” bidez: langabetuek, langileek eta pentsionistek. Non dago Estatuaren fiskal nagusia?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza