Astekaria

 Diskoak 

Mimoz egitea da beti bereizgarri nagusiena

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2287. alea
2011-07-31
alde 2    kontra 0
Sermondīs - Amaiera hasieran dator
Sermondīs - Amaiera hasieran dator

SERMOND´S ::Amaiera hasieran dator

Mauka

iraupena ::33´44´´

prezioa ::10€

Elorrio eta Durangoko kideak dituen talde hau lozorroan egon da aspaldi luzean, baina indartsu itzuli da. Hain zuzen ere, teorian hain jorratua izan den punk-rock eta rock-and-rollaren baitan, gai izan dira kanta on eta irudimentsuak egiteko, abesti batek behar dituen ezaugarri guztiak bildu eta borobiltzeko. Diskoak Eskandinaviako taldeen arrasto nabarmena du, bai, baina baita Australiako taldeena eta CBGBkoena ere, besteak beste. Erritmo bizia du, kutsakorra, gitarra landuak, nortasuna du ahotsak eta melodiak ere ez dira edonolakoak. Gainera, gai dira pose rockeroaren baitan euskaraz eta ingelesez hurbilekoak egiten zaizkigun gaiak abesten. Guztia asmatuta dagoela diotenen aurrean –arrazoia badute ere– jartzeko adibide xume, baina benetan eraginkorra; lanak ondo egin daitezkeelako.

"Baliteke beste talde rockero batzuk etiketekin arduratzea, baina gu ez"

Disko honetan, besteak beste, desarrollismoaren kontra eta Jon Antzari gertatutakoa salatzeko hitzak idatzi dituzue. Ez gaude ohituta punk-rock-and-roll taldeetan pose rockerotik haragoko hitzak entzuten…

Gaiaz gehiago

Guk betidanik bi arima ditugu: bata, parranda, ondo pasatzea, neskak eta probokazioa batzen dituena; eta bestea, gazteak eta euskaldunak garela. Hortaz, guk salaketa egiteko aukera ez dugu galdu nahi; azken finean, gure musika gure bizitzaren isla delako. Kantak idazterakoan ez gaitu arduratzen zer hartzaile izango dituen. Baliteke beste talde rockero batzuk etiketekin arduratzea, baina gu ez.

“Heriotza hurbilegi, azkarregi dator”. Sermond’s-en aritzea da bizitzari azken tanta ere ateratzeko modua?
Egia esanda, taldeko nagusienak Iñigo eta biok gara eta badugu sentsazioa, neurri batean Sermond’s gure azken aukera dela. Hau da, ez dugu aberastea amets, baina umiltasunez talde honek nolabaiteko oihartzuna izatea nahiko genuke eta horretarako lanean gogor ari gara. Izan ere, astebururo jotzen aritzea eta kontzertuetan guztia ematea ez da bizi guztian egin ahal izango dugun zerbait; nahiz eta musika beti egingo dugun.

Rock-and-rolla ez da, bada, funtsean tximinoarena egitea?
Bai. Rock-and-rollari esker barruan dauzkagun alderdi primitiboak askatzen ditugu, bide hori ematen du. Kontrakoa uste badugu ere, azken finean guztiok gizarteko arauen barruan mugatuta gaude.

Zer eskaini diezaioke Durangaldeako lagun talde batek punk-rock-and-rollari?
Ez dakit, ia guztia eginda dagoelako. Euskal Herrian oso moda-zaleak gara, eta 2000aren bueltan Hellacopters, Turbonegro eta antzeko taldeek oihartzuna izan zuten, gerora isildu den arren. Guk, agian, musika ildo hori gure artean berpiztu egin dugu, nahiz eta bestelako estilo eta taldeak ere entzuten ditugun, jakina.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Đ 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza