Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Miren Azkarate

"Lifting tratamendurik onena egin dudala aitortu beharko dut"

Ibarretxerekin batera desagertu zen.

Aritz Galarraga

Aritz Galarraga


2287. alea
2011-07-31
alde 18    kontra 3
(Dani Blanco)

Kontxo, irribarretsu zatoz. On egin dizute azken bi urteek.

Aspertzeko astirik ez dut izan, baina guztiek esaten didate beste modu bateko aurpegia dudala orain. Lifting tratamendurik onena egin dudala aitortu beharko dut.

Ahaztuta daude dagoeneko Guggenheim edota Balenciaga komisioak?

Ahaztuta ez, baina denborak arrazoi betea eman didan satisfazioa bai, badut. Argi geratu da Guggenheimen ez zela legez kontra jokatu dolarrak erostean. Eta Balenciaga Museoa ateak irekitzen ikusi dugu guk 2007an eta 2008an hartutako neurriei jarraituz.

Ahaztuta dagoen bat, Praileaitz.

Hori bai izan dela aldaketa nabarmena! 500 metroko babesa eskatzen zutenak, hamabost metro gehiagokoa arautuaz dekretu berrian!

Eta ahaztuta baino eskertuta, seguru, Kepa Junkera.

Ahaztuta inola ere ez, hortxe daudelako hiru CD eder askoak nahi beste bider entzuteko. Aurkeztutako egitasmoa ondo asko betea hor ere.

Udako top kanta bat duen lehen politikaria izango zara.

Arrakasta izan zuena, gainera. Eskertzekoa da merezimendu guztia niri bakarrik ematea. Nahiago nukeen benetan 700.000 euro izan banitu egitasmo jakin bat babesteko! Sentitzen dut diruaren zatirik handiena jarri eta kantarik eta osperik gabe geratu denarengatik.

Esker txarreko langintza, politikariarena...

Ez, ez da esker txarrekoa. Kritiken ondoan laudorioak ere izaten dira, kalean hurbiltzen zaizun jendea... Eta, batez ere, zeure kontzientziarekin lasai egotea izaten da konpentsaziorik onena.

Oraingoek ere gaizki egiten dutela esango didazu orain.

Oraingoek ere gauza batzuk ondo egingo dituzte eta beste batzuk ez. Kontua da zeri erreparatu nahi zaion. Eta horretan kazetariok ohikoa duzue arazoak non egon ziren oroitaraztea. Oso bakanka ikusten zaituztet ongi egindako lanak nabarmentzen.

Kasu, oraingoek ekarriko digute bakea.

Bakea guztion artean ekarri beharko dugu. Baita normalizazioa ere. Azken hauteskundeetako emaitzei begiratu baino ez dago. Gizartearen zati bati politikarako ateak itxita nekez lortuko ditugu biak.

Lehen lerroa utzi ondorenean esaten dira horrelakoak.

Donostiako Udalean zinegotzia naiz. Nahi den lerroan, baina herri honek jende asko beharko du, guztiok beharko gaitu, modu batean edo bestean “politikagintzan” hurrengo urteetan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | malon | 2011-07-29 01:53:18

    Sekulakoa, potentea elkarrizketa !

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza