Astekaria

 Bertso berriak 

Bertso berriak, uztaileko arratsaldeei jarriak

Aitor Sarriegi

Aitor Sarriegi


2287. alea
2011-07-31
alde 0    kontra 0

I
Euskalerriko zaletasuna
ez den arren nobedade,
udan sartuak garenez gero
hona zenbait kontu pare.
Bazkaltzean nahiko jan
ondoren, etzan sofan
eta xuabe-xuabe...
Zer da uztaila siestarik eta
Frantziako Tourrik gabe?
 

IV
Pirinioak iristen dira
etapa lauak utzita,
jan ta edana maite duenak
derrigorrezko bisita
portuaren maldetan,
mugaren bi aldetan
euskal zaletuen zita,
koberturarik ez dute baina
denak laranjaz jantzita.    
 

  II
Tourraren arau guztietatik
aipamen txiki bat aurki,
idatzi gabe egonagatik
beti betetzen den bati.
Hasieran bai ernai
sprinta noiz heldu zai,
begiak nola ireki...
bukatu eta bost segundora
esnatuko zara beti.
 

V
Ziklistetatik zein bai ta zein ez
taldeak ere hautatu,
batzuk barkatu, besteak ahaztu
ta nahi dena inputatu.
Azkenaldian Tourra,
ta ez jarri muturra,
ezin delako ukatu,
bulegoetan hasten da eta
bulegoetan bukatu.

 

III
Helikoptero irudietan
noiz ez zaizkigu agertu
lasto fardo ta traktoreekin
zenbait irudi okertu?
Bi besoak zabaldu
(eta karrera galdu
pasatuagatik gertu)
frantsesek duten zaletasun hau
ez dut sekula ulertu
 

VI
Kilometrotan egin ondoren
hiru bat mila inguru
Champs Elyseé-tan azken egunez
elkartzen dira bi mundu;
jende olde itzela
ta bestetik tropela,
azkenak ere lortu du!
Orain zer egin arratsaldetan
pentsatu beharko dugu.


Doinua:  Iparragirre abila dela.


Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza