Astekaria

 Bestelakoak 

Kirola eta txukuntasuna

Koldo Aldalur

Koldo Aldalur


2286. alea
2011-07-24
alde 1    kontra 0

oan den maiatzaren 29an Londresko Wembley futbol-zelaian Bartzelonak Manchesterri Txapeldunen Ligako finala irabazi zion. Une berean gaztelaniak menpean hartu zuen euskara. Eraitsi egin zuen, makurrarazi.

Finala batera eta antzeko baliabideekin eskaini zuten TVE1ek eta ETBko lehen kateak. Euskal Autonomi Erkidegoan audientzia datuak honakoak izan ziren: gaztelaniazko emanaldiak %54ko sharea, euskarazkoak %4,9koa. Ratinga, emanaldia zenbatek ikusi zuten alegia, 30.000 bat lagunek “gure” hizkuntzan. Gaztelaniaz zenbatek ikusi zuten zeuek atera kontuak, niri lotsaren lotsaz matrailak gorritzen zaizkit eta! Hori EAEn; Nafarroa eta Iparraldekoen berririk ez dut, baina ez dut uste itxaropen ikaragarria pizteko moduko datuak izan zirenik.

Abertzaletasunak gehiengo zabala duen herri honetan, komunikabideen jokoan ia beti atzerritarrak dira nagusi. Probintzialismo kiratsa darien egunkariak irakurtzen ditugu, eta prentsa arrosa aukeratzen dugu gure tristurak besteen faltsukeriarekin estaltzeko.

Txapeldunen Ligako finala eskaini zuten TVE1ek eta ETBko lehen kateak. EAEn audientzia datuak honokoak izan ziren: gaztelaniazko emanaldiak %54ko sharea, euskarazkoak %4,9koa

Zerbait oker egiten ari gara. Egia da beti dantzan dabilen hizkuntza dela gurea, baina arau nagusiak aspaldi finkatu ziren eta dagoeneko ez luke arrotza behar inorentzat. Aitortu ere egin behar da bertako komunikabideetan gure ahotsa jartzen dugun batzuk oso ahalegin txikia egin dugula azken urteotan gure hizkuntza-maila egoera berrietara egokitzeko, eta beste hizkuntza batean barkaezinak liratekeen akatsak geure buruari errazegi barkatzen dizkiogula. Eta jakina, hizkuntza etengabe mugitzen ari bada, baina gu geldirik bagaude, inoiz ezin izango gara bere parean ibili. Fin ari direnek gehiengoa osatu arren arduragabeek erabat estaltzen dute hauen ahalegina.

Ezagutzen ditudan komunikabide gehienetan euskara zerbitzuek lan egokia egiten dute, baina kazetariak egunero bere ahalegintxoa egiten ez badu jai dugu. Horrexek bihurtzen du barkaezinagoa zabarkerian ari denaren jarrera.

Bestalde, jakin berri dut hainbat euskaltzale komunikabideotan gertatzen ari denaz kezkaturik, gogotsu ari direla, elkarrizketatua euskalduna denean, gaztelaniaz elkarrizketarik ez egitearen aldeko kanpainan. Kontuan hartzekoa, zalantzarik gabe. Eta bitartean guk Xala edo Gonzalez Iparraldeko pilotariei, esate baterako, euskaraz eta gaztelaniaz galdetzen diegu. Galanta da, beraiena ez den hizkuntza derrigorrez ezagutu behar balute bezala!

Lana non egin bada, gogoa izanez gero. Ni hasteko prest nago.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | Errealtzale nafar bat | 2011-07-27 13:24:20

    Eitb-en txapeldunen ligako partidak jarraitzea oso astuna egin zitzaidan pasa den urtean. Partidua komentatu beharrean, partiduko jokalariek egindakoetaz eta bertzelakoetaz solasten ziren, gainera ezer berririk erran gabe, futbola maiz jarraitzen dugunontzat. Jokoan zegoena ia ez zuten komentatzen. Beste kateetako narratzaileetan fijatu beharko ziren emaitza hain txarrak izateko balialibide berdinekin.

Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza