Astekaria

 Ekonomia 

Erreforma fiskala

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2285. alea
2011-07-17
alde 1    kontra 0

Azken egunetan hainbat adierazpen entzun dira bankari eta enpresari handiei ezarri beharreko zerga bereziez, EAErako erreforma fiskalaz eta ondarearen gaineko zerga berrezartzeaz. Krisia, orain arte, langileek, pentsionistek eta herri sektoreek soilik ordaindu dutela diote. PSOEk Madrilen eta EAEn dituen gobernuetako buruzagiek egin dituzte gisa horretako zenbait adierazpen. Beraiek, “merkatuek” agintzen dutena bete dute orain arte, hau da, nazioarteko banka handiak agintzen duena, eta euren interesak bermatzeko herritarren bizkar gainean jarri dituzte murrizketa sozial eta ekonomikoak. Ongi etorriak izan bitez adierazpen horiek, baldin eta euren politika sozial eta ekonomikoa zuzentzeko balio badute. Baina beldur gara, adierazpenok ez ote diren izango hauteskunde grinaren ondorioa baizik, PP egiten ari den aurrerakada itzulezinari erantzuteko modu bat.

Bitartean, Burtsara ateratzen ari diren aurrezki kutxek, euren arduradunentzat soldata milioidunak gordetzen dituzte. Rodrigo Rato NDFko gerente-zuzendariorde izandakoak eta ministro ohiak presiditzen duen Bankia-ko hiru exekutibo gorenek, guztira 10,1 milioi euro kobratuko dute soldatetan. Gainera, kontseilari izateagatik ere kobratuko dute: 196.000 euro Ratok, 156.000 euro Olivak eta 36.000 euro Verduk. Era berean, batzarretako partaide izateagatik dietak kobratuko dituzte eta beste 1,26 milioi euro gorde dituzte pentsio planentzako. Zenbat kobratuko dute KutxaBank berriaren buruzagiek? Bilbon sortutako bi enpresen adibidea dugu: BBVAko presidenteak urtean 6 milioi euro kobratzen ditu eta 80 milioi euroko pentsioa jasotzeko eskubidea du. Iberdrolako presidenteak 2010ean 12 milioi euro jaso zituen!

Testuinguru honetan, espero izatekoa da Bilduk erreforma fiskal aurrerakoi baten alde hartutako konpromisoa burutzea, ahal duen tokietan bederen, gehien irabazten dutenei karga fiskal handiagoa ezarriz eta iruzur fiskalaren eta ezkutuko ekonomiaren kontra borrokatuz.
 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza