Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Kultura 

The Blot. Tom Neely

Gorputz asaldagarriak


Jon Torner Zabala

2284. alea
2011-07-10
alde 1    kontra 0
'The Blot' komikiko bineta bat.
'The Blot' komikiko bineta bat. (Tom Neely)

The Blot. Tom Neely (2007).
182 orrialde, zuri-beltzean.

Tinta Beltzeko orbana da komikiari –barkatu, “nobela grafikoari”– izena ematen dion The blot delakoa. Ezinegona sortzen duen lainoak bazterrak zikintzen –ezabatzen– ditu, eta kale zein pertsonen barrenak inbaditu.

Zuri-beltzeko istorio mutu honetan ageri diren pertsonaiek 1930-40ko hamarkadetara eramango gaituzte, Popeyeren Olivia gogorarazten diguten figura mehar eta luze, buru borobil eta obalo formako begi beltz horiekin. Hanka, beso eta gorputzen desproportzioak, eta pertsonaien keinu –hasiera batean– xaloek ukitu inuzentea ematen diote komikiari eta, hain justu, horrek guztiak istorioaren garraztasunarekin talka egingo du, lurreratze pasarte gutxi batzuen ostean, orban beltza protagonistaren jabe egiten den momentutik bertatik. Liburuko protagonista, izenik ez duen gizon gaztea, kalera irtengo da astearte batean (liburuko letra bakarrenetakoek egunari erreferentzia egiteak metaforaren bat ezkutatzen duen ez dakigu), eta aurki konturatuko da egun hori ez dela gainerakoen modukoa izango. Orbana jarraika izango du izenik gabeko hirian barrena, eta gauean ez dio lo egiten utziko. Borrokan arituko dira tai gabe, harik eta orbanak gizon gazteari nortasuna lapurtuko dion arte. Narrazioak tonu surrealista hartuko du, absurdu eta esperpentikoa, sarri asaldagarria.

Kolore oso gutxi erabili du Tom Neely (Texas, AEB, 1975) komikigileak bere aurreneko “nobela grafikoan”, nobela grafiko gehientsuenetan gertatzen den moduan (1). Bukaera aldera soilik ageri dira ukitu gorri-berdeak, eszena arras desberdin bi marrazteko. Protagonista bere burua kolpatzen duenekoa alde batetik, zeina liburuko eszenarik biolentoena den; eta, bestetik, esperantzaren ikurtzat har daitekeen limoiondo berdearen pasartea. (Trankil, bukaera ez dut deskubritu-eta).

(1) Zer mania hartzen ari naizen termino horri!

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2283
 
azala2282

2284 zenbakia.
2011ko uztailaren 10a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys