Hasi da barne eztabaidaren kontaketa

Bateragune auziko auzipetuak.
Bateragune auziko auzipetuak.

BATERAGUNE auzia ere bere barne lehian erabiltzea erabaki du gaur egun ezker abertzalean nagusitasuna duen sektoreak, egunotan Auzitegi Nazionalean epaitua izan den horrek hain zuzen. Otegik inoiz baino argiago eta ozenago aldarrikatu du sektore horren eta ETAren artean dagoen leizea. Otegiren ahotik ikasi du iritzi publikoak Bateragune Ekineko egitura bat zela. Ekinek eta ETAk posible ikusten zutela metaketa soberanista eta jardun armatua bateratzea; Otegi, Rafa Diez eta Rufi Etxeberriaren taldeak ez.

Bi sektore horiek badituzte hainbat desberdintasun giltzarri diren gaitan, borroka armatua, lurralde egituraketa edota indar metaketa soberanista esate baterako. Eta horien artean esanguratsuena borroka armatuarena da, HB eta ETAren baitan azken 30 urteotan arazo ugari ekarri duena. ENAMen etengabekoa izanda borroka armatuarekiko eztabaida, eta horren ondorioz baztertuak edo aldenduak ere ugariak izan dira. 90eko hamarkadaren hasieran, adibidez, Iñaki Esnaola HBko zuzendaritzatik egotzia izan zen gisa bereko barne lehia batean. Eta Lizarra-Garaziko porrotaren ondoren, borroka armatuaren aurkako jarrera izan zen Patxi Zabaletak gidatutako Aralarren katalizatzaile nagusi.

Borroka moldeen tira-bira horretan beti irabazi izan du lerro ofizialak, hau da, unean uneko zuzendaritzak, baita horietan Otegi, Etxeberria edo Diez bera egon direnean ere. Hala izan da beti Loiolako porrotaren ondorengora arte. Hori izan zen ezker abertzalearen egungo eztabaidaren inflexio puntua, eta porrot haren bihotzerrean egosi zen Otegiren sektorearen garaipen historikoa.

Urratsez urrats ehundu den garaipena da eta, antza, komeni da kontatzen hastea. Bateraguneko auzipetuak eta lekukoak hasi dira hainbat pasarte aletzen eta, besteak beste, joan den igandean Gara-k ere eskaini du bere ikuspuntua, Iñaki Altunak sinatutako artikulua medio.
2009an ezker abertzalearen barne eztabaida eman zenetik gaurdaino, debatea irabazi duen sektoreak etengabe taularatu du bere indarra: jende erreferentzialarekin egindako prentsaurreko jendetsuak, gertuko hedabideen sostengua, Gernikako Ituna, Brian Currinen nazioarteko taldea, Sortu, EA eta Alternatibarekiko akordioak… eta, azkenik, Bildu eta maiatzaren 22ko indar agerpena.

Bistan da nor den garaile eta zertara behartu duen ETA. Baina nola daude une honetan ezker abertzalearen barruko indar harremanak? Argi dago Bateraguneko auzipetuentzat juridikoki giltzarri dela beraiek zertan aritu diren azaltzea. Hari nagusia ezaguna zen, baina xehetasunak oso lagungarri dira fiskaltzaren akusazioak hankaz gora jarri eta epaiketaren emaitza ondorio posible bakarrera eramateko: absoluziora.

Oraingoz bederen, argi dago ETAk ezker abertzalearen gehiengoak erabakitakoari men egitea erabaki duela. Su-etenean jarraitzea eta zerga iraultzailea-ren etena oso adierazgarriak dira, azken hau erabakigarria akaso. Kale borrokaren desagerpena ere esanguratsua da oso. Orduan, zertan geratu dira sektore galtzaileak? Zatiketaren arriskua erabat saihestu ote da? Eta bi hipotesi bederen luza daitezke: bat, dena bideratua dago, ez dago zatiketa arriskurik eta, beraz, hasi daiteke gertatutakoaren kontaketa egiten eta historia finkatzen; bi, oraindik bada lehia maila bat eta, beraz, arrisku bat, eta epaiketa hau ere lehia horretarako beste tresna bat da. Logikak eta gertaeren analisiak lehen hipotesia indartzen dute, baina epaiketaren emaitzak eta ondorenak ere emango dituzte argibide gehiago.


ASTEKARIA
2011ko uztailaren 10a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude