Astekaria

 Hiruko Txikian 

Aste beroa

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2284. alea
2011-07-10
alde 1    kontra 1

bizi duguna hedabideak su. Bateragunea da erdaldun kalakari emanenek beren hiztegi biraozalean integratu duten hitza. Zentzu bakarreko erabilpenez gorriz azpimarratu dutena, itzulbiderik izan ez dezan amorruaren kutxan sartu eta elektrikaz soldeatuz itxita mantendu nahi izango dutena. Ez dute lan erraza aditu ustekoek oro ETA dela preserbatibo zulatuaz iritzi publikoa eratu nahi dutelarik. Auzitegi Nazionaleko edozein kronikak, gezurrezkoenak ere, justu akusazioaren eskizofreniaren berri ematen du nahi gabe, errealitatea eta epaitu eta kontatu nahi luketena ez dutela antzik garbi azaleratuz, hor akusatuek ETA baztertzea zutela beren estrategiaren oinarri ezin baitute estali, eta itxuraz, orain arte inork lortu izan ez zuena lortu ere lortu dutela. Nik, entrenatzaile kaskarraren antza hartzen diet hauei, dituenak baino ez dituen jokalariak izan bitartean maite dituena, inoiz bereekin konforme ez dagoena. Argi da terrorista behar gaituztela, eraso inbaditzailea justiziaz eta demokraziaz janzteko motiboak behar dituzte eta etengabeko bonbardeo mediatikoan ari dira. Muntatu industria behar dute elikatu, eta ETArik gabe bezerorik ez. Gezurra Getarin eta atarin.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza