Astekaria

 Diskoak 

Tentaziopean bizi den pop-rocka

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2283. alea
2011-07-03
alde 3    kontra 0
Red Veil - Tiempo del tiempo
Red Veil - Tiempo del tiempo

RED VEIL ::Tiempo del tiempo

autoekoizpena

iraupena ::52´28´´

prezioa ::5€

Donostiako eta Tolosaldeko kideak dituen Red Veil taldeak baditu nahikoa ezaugarri bere kantak irrati askotan entzuteko modukoak izateko –hala ere, irratiena aspaldian negar egitekoa da eta horrek beste kontakizun baterako emango luke–. Etxean grabatu badute ere, diskoak oso soinu ona du, Daniren ahotsak izaera berezia dauka eta gainera etekina ateratzen badaki. Kantetan, gitarrez ondo hornitutako pop-rocka eta 70eko hamarkadako hard-rock distiratsua edo AEBetako hegoaldeko rocka modu dotorean ezkontzen dituzte. Bestalde, badira riff ia metaleroak dituzten piezak eta punteo heavy ase-ezinak, besteak beste. Piztia eta Ederra, biak elkartuta. Eta hitzetan –gaztelaniaz– gai sozialak eta jarrera canalla uztartzen dituzten metafora eta poesia dezente batu dituzte.

«Gaur egun diskoetxe batekin lan egiteak desabantailak gehiago ditu abantailak baino»

Melodiaren aldeko indar neurtu asko dago disko honetan. Erraza al da oreka hori lortzea, batzuetan gelditzen jakitea?

Gaiaz gehiago

Abestiei buelta asko ematen dizkiegu, taldekide bakoitzak musikaren pertzepzio propioa duelako. Baina, azkenean, badakigu guztiok adostasunera heldu behar dugula. Eztabaida horretan sortzen da oreka. Guztiok amore ematen dugu zerbaitetan eta gustuko ditugu bai emaitza, bai musika eta erritmoaren arteko batasuna. Hori da Red Veilen errezeta.

Harritu nau zuen musika proposamenak komertziala izateko aukerak edukita, Creative Commons erako lizentziaren alde egin izanak.
Gure ustetan gaur egungo musikaren banaketa sistema zaharkituta dago. Gaur egun diskoetxe batekin lan egiteak desabantailak gehiago ditu abantailak baino: zure musikarekiko eskubideak galdu eta banaketaz norbera arduratu beharra. Arrazoi beragatik SGAEtik aldendu eta Creative Commonsen alde egitea erabaki genuen. Gaur egun gure arazo nagusiena kontzertuak lortzea da.

No te puedo ver (Ezin zaitut ikusi) abesti berezitzat dut, musikan eta hitzetan.
Red Veilen eta rock-and-rollaren esentzia bateratzen ditu: drogen kontsumoari buruzko hitzak, melodia rockeroa eta gitarren arteko duelua. Jotzen dugun bakoitzean, asko izerditzen dugu, zerbaitengatik izango da.

Iraganera asko begiratzen al duzue? Erreferentzia asko aurkitu ditut diskoan…
Bai, gure hitz askok iraganarekiko nostalgia dute, horregatik jarri genion diskoari izenburu hori. Baina hasiak gara jarreraz aldatzen eta etorkizunari ilusioz begiratzen.

Etxean grabatu duzue? Zorionak! Emaitza oso dotorea da.
Ia guztia nire etxean grabatu dugu, baliabide oso apalekin. Teknologia gabezia lan orduekin estali dugu. Bost hilabete pasa genituen grabatzen eta urtebete pasa dugu nahasketak bukatzeko. Azkenean nahi genuen diskoa egin dugu eta emaitzarekin oso pozik gaude.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza