Astekaria

 Ttakun(h)Errenka 

Alaitz eta Maiderren itzuleraren alde

Beņat Sarasola

Beņat Sarasola


2283. alea
2011-07-03
alde 28    kontra 14

Egia da, azken boladan esnobismoz horditurik nebilen: Primavera Soundeko kronikak Boligrafo Gorrian, Iban Zalduaren Biodiskografiak liburuaren aurkezpena, Family gora Family behera ttakunetan, ezker abertzaleko zenbaiti kritikak... Baiki, Jose Luisek ongi gaztigatuta etxeko kontuetara itzultzeko garaia dela erabaki dut; euskal identitateari, Gu honen indartzeari, ekarpentxo zintzo eta leiala egitekoa.

Kontu arina irudi lezake, bertso ttikikien gauza, baina halakoak izaten dira maiz goi arnaseko auzi ugari baino funtsezkoago finean. Izan ere, ohartu naiz uztaila dugula gainean, bertan ditugula udako herriz herriko jaiak, eta iazkoa ikusita (Shakiraren Waka-Wakaren hegemonia absolutua), bururatu zait urgentziazkoa dela alternatiba proposatzea. Alternatiba euskaldun eta abertzalea, esan gabe doa. Kanpoko musika arrotzari aurre egiteko kapaz dena. Izan ere, gaur egun ez dugu Shakirarekin lehiatzeko ganorazko euskal musika talderik. Gatibu rockeroegia da festa girorako eta gainera bizkaieraz egiten dute (eta ezagun da gipuzkoarrok ez garela batere toleranteak kontu horiekin). Kupela, ostera, gipuzkoarregiak dira zazpiak baterako. Etxe, estankatuta geratu zen etorkizun handiko pare bat disko ondoren. Ez dira Betagarriren garai onenak. Ken Zazpik letra filosofikoegiak egiten ditu. Zea Mays hor dago Negua joan da ta horrekin, baina apur bat maiztuta iritsiko da udako jaietara. Fito&Fitipaldis zale amorratuena ere nekarazteko kapaz da jadanik. Urte batean pailazoei esker irten ginen atakatik Maite zaitut gogoangarri harekin, baina ez gara ba urtero pailazoen esperoen egongo ezta?

"Alaitz eta Maider performing first album izeneko bira egingo balute, Txanpon baten truke, Amets bat, Atxutxale, Háblame en cristiano, Miņi eta gainontzeko klasiko hilezkorrak izango lirateke nagusi uda osoan. Shakira arrastoan sartuko genuke eta deskuidoan Euskal Herriaren independentzia ere gertuago egongo litzateke"

Berandu baino lehen zer edo zer egin behar dela garbi dago, txosnetan reggaeton erritmo gogaikarriko Rabiosak irentsiko ez bagaitu. Eta halako egoeretan, zuhurrena, zentzudunena, balio seguruetara jotzea izaten da. Ondo dago jende gazteari aukera berriak ematea, baina gisa honetako kinka larrietan, klasikoengana joatea izaten da egokiena. Eta konbentzituta nago Shakirari aurre egiteko balizko euskal alternatiben artean Alaitz eta Maider direla behinenak. Dudarik gabe, Alaitz eta Maiderrekin Shakiraz libratuko ginateke behingoagatik. Ez litzateke beharrezkoa izango abesti edo disko berririk grabatzea, ezagun baita talde klasiko baten itzulerak disko berri baten grabazioak baino arrakasta handiagoa izan dezakeela gaur egun. Pulpek Primavera Sounda leporaino bete badu, ez dakit zergatik ez luketen Alaitz eta Maiderrek gauza bera egingo euskal herrietako plaza eta enparantzekin. Segur naiz Alaitz eta Maider performing first album izeneko bira egingo balute, Txanpon baten truke, Amets bat, Atxutxale, Háblame en cristiano, Miñi eta gainontzeko klasiko hilezkorrak izango liratekeela nagusi uda osoan. Shakira arrastoan sartuko genuke eta deskuidoan Euskal Herriaren independentzia ere gertuago egongo litzateke. Zaharruno bidean gauden gure belaunaldikook belaunaldi gazteenekin egingo genuke bat herriko plazetan, lehenengoak beren nerabe garaiaz mira egiten, bigarrenek gure historia musikalaren zati loriatsuetan loriatsuena –trikipoparen urrezko garaiak– ezagutzeko parada edukiz. Facebooken talde bat sortu berri dut Ttakunaren izenburu berarekin inork egitasmoarekin bat egin nahiko balu. Kamisetena, Alaitz eta Maider, itzul zaitezte! goiburarekin, bidean da. Esan gabe doa, beste ezein egitasmo izango da ongi etorria helburu goragarri hau bultzatzeko. 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 5# | nazkuna | 2011-07-08 23:45:43

    Sanferminetan txupinazoaren segidan Udaletxe atean txistulariak "Agur Jaunak" jotzen entzun eta gero, salbatuta gaudela uste dut. Orain, zure proposamenak ere lagunduko luke, baina ez da ezinbestekoa.

  • 4# | eneko | 2011-07-07 16:47:33

    Pailazokeriatan jarrai genezake, bestela: entzun al duzu "Mari Kalanbre", Pirritx eta Porrotxen azkena? Horrekin nahikoa eta sobera astashakirak begibistatik galtzeko.

  • 3# | Hi heu | 2011-07-05 11:15:58

    Jotakeria ez, tontakeria esango nikek nik. Eta ordaindu egingo al diate artikulu horrengatik? La Gallina Vascan idatzi beharko huke, Argian beharrean.

  • 2# | Neuni | 2011-07-05 11:11:51

    Hori duk, hori, jotakeria galanta!

  • 1# | Leire | 2011-06-30 10:34:28

    Kaixo! Talde bakarraren alde egin beharrean, beste talde esanguratsuenen abestiak aukeratu, eta abesti-bilduma sorta bat atera dezakezue... Herrietako taberna eta txosna guztietan jar dezaten. Badirudi, irakurle dexente dituzula, beraz...
    Joxe Ripauen baten bat sartzea proposatzen dut nik...

Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza