Astekaria

 Hiruko Txikian 

Langile soilak gara

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2282. alea
2011-06-26
alde 1    kontra 0

esan du kirolariak, kirol jardunean oinarrizkoa duen lehiakortasunak telekameren aurrean abandonatu izan balu bezala. Nagusiaren okerkeriari aurre egin ez izanaren lotsa, esaldi horrekin estali duela sinesteak, langile bakar bat ezagutu ez duenaren seinale da, eta Leitzako pelotariak bere inguruan langilerik ez duela ezagutzen ezin da sinetsi. Guk horretan ez dugu zer eginik esan du goizuetarrak, lekuindarrari nagusiak berea lehiatzen eragotzi diolarik. Ez zuela finala jokatuko alegia, finantzieroki desastre bat zela gibelaraztea sanferminak eta besteak gainean. Eta Aimarrek obeditu, kirolariak esanekoak gara eta ez dugu sesiorik maite. Oinatzek, bakoitzak bereari so, biktimaren tonuz langile izatearen aipuz likidatu nahi izan du bere jarrera intsolidarioa, langileriaren hizkuntzan eskirol hitzez laburbiltzen dena. Negozioa, espektakulua, kirola. Trinitatea. Eta bat eta bakarra izan dadin, kirolarien obedientzia ezinbestekoa da, kontratu pribatuetan doa eta honen zutabe da. Erdaraz mintzatu den euskal pilotaren trinitateak, barne arazo bat izan du konpontzeko bidean dutena. Hurrengo kontratuetan agian.

Oharra: Xalak finala jokatuko duela jakin dut testua idatzi ondoren. Bego horretan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza