Astekaria

 Kultura 

Ekonomiaren kalanbreak

Mikel Garcia

Mikel Garcia


2282. alea
2011-06-26
alde 1    kontra 0
check your voltage
check your voltage

The Shock Doctrine. Zuzendaria: Michael Winterbottom, Mat Whitecross. Dokumentala. 79 min. AEB, 2009.

Merkatu librean oinarritutako ekonomia ez da aurrera atera demokrazia eta askatasun giroan, herritarrek hala eskatu eta bultzatuta, baizik shock, krisi, larrialdi, hondamendi, gerra… garaiak aprobetxatuz eta, hainbatetan, inposatuta. Aski da etsai bat asmatzea, mamua, edo jendearen noraeza baliatzea, zas! eredu ekonomiko liberal bortitza ezartzeko. Hori da gure zinemetara iritsi berri den The Shock Doctrine dokumentalaren ardatza, Naomi Klein ekonomialariaren liburuan oinarritua.

Abiapuntua 1976ko Ekonomia Nobela jaso zuen Milton Friedman estatubatuarraren talka ekonomikoaren terapia da, merkatuaren erabateko askatasunean errotua. Eredu ekonomiko hori Pinocheten Txilen, diktadura garaiko Argentinan, Malvinetako gerraren osteko Ingalaterran… nola ezarri zen aztertzen du filmak, beldurrean oinarritutako ekonomiara iritsi arte, irailaren 11z geroztik. Irak izan da inoizko gerrarik pribatizatuena, mundu osoan gertatzen ari denaren adierazle: dena da pribatizagarri, eta ondorioak latzak direla erakutsi du historiak: langabezia, pobrezia, oinarrizko zerbitzuen gainbehera…

Sinplifikatzea egotzi ahal zaio liburu-dokumentalari, historiako erabaki eta urratsen atzean faktore ugarik eragiten dutelako, baina dokumentu interesgarria da azken 30 urteotan nagusitu den kapitalismo basatiaren ibilbidea, lardaskeria eta azpikeria politikoa berresteko. Gainera, eskertzekoa da Michael Winterbottom zuzendari britainiar handiaren ukitu serio eta zuhurra, Michael Moore-n moduko estilo teatraletik urrun.

Pelikula amaieran, esperantzarako eta kalera irteteko deia: shockarekiko ikaragaitz bihurtzen ari omen gara. Izango al da azken krisi hau, deskarga berri baterako baino, eredu honetatik ateratzeko bidea?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza