Astekaria

 Ttakun(h)Errenka 

Gu, ezker abertzalekook

Beñat Sarasola

Beñat Sarasola


2280. alea
2011-06-12
alde 81    kontra 25

Bai Jose Luis, niri ere kezkagarri zait eskuinaren igoera, urdinaren hedapen bizkor hau. Baina kezkagarri zait, orobat, hurbilago sentitzen ditudalako-edo, ezkerrekoak omen direnen zenbait jarrera.

Uxuek zioen ilusioz jaso zuela maiatzaren 15eko manifestazioaren ondotik sortutako akanpaden mugimendua, eta neronek ere horrela jaso nuen. Europa mailako ezkerrean aski barneratuta baitago ikaragarrizko mugak dituela bide instituzionaletik ezkerreko politika benetan eraldatzaileak sustatzeak, eta akanpaden mugimendua ezintasun hori bere egitetik abiatzen zela iruditu zitzaidan. Gurean, ordea, denbora galdu gabe hasi ziren ezker abertzaleko zenbait, kontua hasi eta ordu eskasetara –eta mizkintasun osoz– akanpadak sorbaldapetik begiratzen, honengatik eta besteengatik markaje estua egiten.

"‘Gu, ezker abertzalekook’ esan eta, agi denez, ez duzu justifikaziorik eman behar, automatikoki kokatzen zarelako borrokaren abangoardian, nahiz eta urtetan egin duzun gauzarik iraultzaileena hautesontzi batean boto ziztrin bat sartzea izan"

Jakina, zalantzak izatea zilegi da –neronek ere baditut bat baino gehiago–, jarrera kritikoa izatea bezainbat, baina benetan gogaikarria egiten zait zenbaiten gurasokeria. Batez ere “guk urteak daramatzagu haserre”, “guk hogeita hamar urte daramagu borrokan” eta horrelako gukeriak, zeinak “gu guay gara” eta “asko duzue gugatik ikasteko” mezu harroputzetan laburbiltzen baitira. Besteren eginahalez apropiatzeko lehenengo pertsona plural horren erabilera merkea. Izan ere, badirudi norbere burua ezker abertzaleko kide gisa izendatzeak borrokalariaren debaldeko labela ematen diola bati zuzenean. “Gu, demokratok” esateak demokrataren debaldeko labela ematen dizun gisa berean. “Gu, ezker abertzalekook” esan eta, agi denez, ez duzu justifikaziorik eman behar, automatikoki kokatzen zarelako borrokaren abangoardian, nahiz eta urtetan egin duzun gauzarik iraultzaileena hautesontzi batean boto ziztrin bat sartzea izan (utzi dizutenean, hori bai). Nahiz eta kultur eredu kontserbadoreenetan (rock erradikal baskoa eta prosa kitsch-purpura) tinko mantendu, nahiz eta ingeniaritza OPUSen edo enpresaritza Deuston ikasi, nahiz eta antzinako erresuma baten ikurra eraman golkoan, nahiz eta alde zaharreko magrebtarrei destainaz so egin.

Eta ez dut uste, haatik, ezker abertzalea ezkerreko politiketan inori lezioak emateko posizioan dagoenik. Egiatan, ez dut uste inor inori lezioak emateko tokian dagoenik. Baina ez zarete harrituko esaten badut ezker abertzalea –gehiengoa–, maiuskulaz idazten diren auzi nazional handietan tematuta, abertzaleago iruditu izan zaidala maiz ezkertiarragoa baino. Antza denez, zenbaiten aburuz, independentzia erdiestean hasiko baikara kezkatzen lanaren banaketa eta duintasunaz, immigrazioaz, LGBTen eskubideez eta abarrez.

Baiki, ez dut uste, salbuespenak salbuespen, ezker politikei dagokionez, etxaferuka hasteko tenorean dagoenik inor hemen. Bartzelonan akanpadetan egon diren ugari ibiliak dira bete-betean Bolognaren kontrako mugimenduetan, edo greba orokorrean Espainiako Kreditu Bankuko egoitzaren okupazioan, edo desobedientzia zibila muturrera eramanez (Enric Duran). Haiek ere aspaldidanik daude sumindurik. Ez dute inoren nagusikeriazko irakaspenik jasotzeko premiarik.

Eider Rodriguezi irakurri diot pozteko garaiak direla datozenak, ez haserretzekoak. Hala bedi, neroni ere poztuko nintzateke hala balitz, baina ez dadila izan maiteminduaren poztasun txepela; batez ere, ez dadila izan norbere buruarekin maitemindua dagoenaren poztasun ezin txepelagoa.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 51# | Ez dakit ba | 2011-06-24 22:21:24

    Ez dakit. Nik antzekotasun ikaragarriak ikusten ditut ezker abertzalearen eta 15M horren artean. Nire lagun bat, berriz, Madrileko akanpadan ibili zen eta berak ezker abertzalea faxista dela uste du.

  • 50# | JB | 2011-06-24 05:27:49

    Benetan oso eztabaida polita.

    Nik ezker abertzalearen pluralitatea ikusten dut hemen, baina pluralitate hau arruntasunez bizitzeko arazoak sentitzen dira baita. Agian leninismo ta zentralismo demokratikoren arrakastak!!.

    15M mugimenduarekiko jarrera ezberdinak dituen ezker abertzaleko militanteak agertu dira bai foro honetan ta baita EH-ko plaza okupatuetan. Badau ezker abertzaleko jendea Bilboko Arriagan lanean ta oso ondo gainera. Beste aldetik "donde estabais vosotros cuando a mi amiga le metían una porra por el culo" ohiukatzen ta bronka bilatzen etorritako deserebratuek etorri dira baita.

    Ta beno, oso penagarria Gara-k eindakoa, mugimendu honek espainako kontu bat dela iragartzen dutenean. Ez dira Arriaga edo Buletik pasatu, ezta? Edo gaur egun Bizkaian dauen asanblada ugaritik ? - http://hartubizkaia.net/

    Bukatzeko Aitor, egia diozu bi aldeen arteko komunikaziorako ezintasun edo beintzat zailtasunak daudela. Iparra beti Iparralden ipinita : hasieratik Baionako abertzaleek jokatutako joera partehartzaile eta ez abangoardistagatik ta, azken egunetan, suminduen akanpalekukoek Aurore Martin atxilotua ez izateko hartutako jarrera ausartagatik

    http://acampadabaiona.com/2011/06/22/les-indignes-de-bayonne-ont-participe-au-blocage-qui-empeche-larrestation-daurore-martin/

    Zorionak Baiona!!

    Ondo izan ta ikusiko gera plazatik!!!

  • 49# | ander | 2011-06-21 23:47:43

    Ba agian hori izan da dena, ez dut ulertu. Edo agian, arazoa Beñat ez ezagututa erratutako inpresioa eraman dudala. Agian gaizkiulertze bat izan da, besterik gabe.

    Baina nago berdina esateko beste modu batzu badaudela, topikoetan (RRVa kasu) erori gabe, edo indenpendentzia ezkerreko politikak eramateko klabea direla pentsatzen dutenei buruz beste tonu batekin hitzegitea justuago zitekeela.
    Esaldirik ez dizut aipatuko, tonua ebidentea iruditzen bait zait.

    Dena den, argi ta garbi gera dadila Beñat ez dudala ezagutzen, eta agian zuhurtzi gehiegiz jokatzen ari naizela.

  • 48# | Aitor | 2011-06-21 23:15:48

    Nik kritikak onartzen ditut... beherago idatzi duen Aitor berdina naiz. Ez dudana onartzen da Beñatek egin duen bezala, kritika aipamen labur batetan geratzearena. Esan dut, eta berak ere onartu du, 15m mugimendua kritikatzea zilegia dela. Ez dut uste inork handikeriagatik egin duenik, baina egon bada, logikoa izan daiteke, aurretik ere mugimendu honek ez baitu jakin gure herriko dinamikara batzen. Azkenean sektarioak gu omen gara, baina hauek ere ez dute ahaleginik egin gure errealitatera moldatzeko.

    Are gehiago, esan bezala ezkerreko ikuspegi batetik kritikagarria da oso, lagundu beharrekoa den bezala. Lagundu beharrekoa estrategikoki, ezker iraultzaileok masen mugimendua bultzatzen dugulako, eta bultzatu behar dugu, gurea ez bada ere horrek gure iraultzan lagundu dezakeelako. Baina era berean kritikoak izateko beharra dugu, eta iruditzen zaitu Beñatek kritika hori handikeriarekin nahastu duela, termino okerretan, intentzioa hori izan ez denean, ni behintza minduta sentitzen naizelako ere, eta aurkako formulazio batetan 15m-koak handikeriatan erori direla pentsa dezaket, gureari bizkarra emateagatik.

  • 47# | Inaxio Esnaola | 2011-06-21 23:12:51

    Ados, Ander. Erantzun argigarria. ;-)

    Halere, gehien mindu zaituena artikulua ez ulertzea izan da. Nire ustez, ezker abertzalearen kontrakoa iruditu zaizu, eta "kitto".

    Ez zait iruditzen RRVa kritikatzen duenik (gainera, talderik ez du aipatzen).

    Tonu despektiboa ere ez dut topatzen... esaldirik jarriko bazenu.

1 - 11 orrialdea

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza