Astekaria

 Asteko gaia 

Bildu eta hasi

Ramon  Etxezarreta

Ramon Etxezarreta


2278. alea
2011-05-29
alde 2    kontra 0

Hautesleriak ETA lokartuta eta ETArik gabeko etorkizunaren esperantza saritu duela esango nuke udal eta foru hauteskunde hauetan. Sari horren adierazpiderik nabarmenena Bildu indarraren agerpen ikusgarri hori iruditzen zait. Erkidego Autonomoko emaitzen irakurketa kanoniko batek EAJren garaipena, PSE-EEren galera latza, PPren mantentzea, Bilduren irabazi ikusgarriak eta ezker eremuan iraun nahi duten alderdi txikien desagerpen ia osoa bistaratzen ditu.

Guztiz berria da egoera, eta oraingoz, harrigarria bezain esperantzagarria. Gipuzkoa da, Donostia barne, pitxirik bitxiena. EAJ izango litzateke jipoirik handiena hartu duena lurraldean, Hondarribia du alkatetzadun herririk handiena, eta alkatetza gutxi lortu ditu. Bildu izan da nagusi udal mailan bezala lurralde mailan. Emaitza hauek dira ondorio politikorik eraginkorrenak ekarriko dituztenak eta “aldaketa” politikoa gauzatuko dutenak.

Irabazleak irabazle, zail egiten zait aginpide banaketa menturatzea. Oinarrizko jotzen diren, edo jo izan diren, proiektu bat baino gehiago dago jokoan eta ikusi egin behar proiektu horien araberako koalizioak edo beste interes kidetasun batzuek eragindakoak bilakatuko diren ardura instituzionaletako nagusi. Edozein kasutan garbi dago alderdien arteko harreman sare berri bat eraikiko dela, elkarbizitza berri bat, guztiak daudela negoziatzera behartuta eta harreman eta negoziazio horietan ez arma eta ez armaturik ez dela izango inoren bizkar edo bularretan. Hasiera da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza