Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Ramon Etxezarreta

“Idiota galanta galduta ez dela ibili uste duena”

Bibotea bai, aho-bizarrik ez.

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2276. alea
2011-05-15
alde 38    kontra 0
Ramon Etxezarreta
Ramon Etxezarreta (Dani Blanco)

Urrestillak independentzia behar badu, Euskal Herriak zergatik ez?

Independentzia-zaletasun guztien ontasun ustea ustela da, oso. Urrestildarren gehiengoak independentzia serio hartu eta lortu nahi badu, handik edo hemendik lortuko du, euskaldunenak bezalaxe.

Etxezarretatik Etxeberriara dagoen aldeak bereizten zaitu independentismotik?

Independentziatik independentistenganakoak gehiago.

Jakina, Espainian anormala litzatekeen gobernu itun batek normalizatuko gaitu.

Herri hau bere buruak normalizatuko du. Ez du gobernu hau laguntzarik txarrena.

Eskerrak eman beharko dizkizuegu urteetan bidean galduta ibili ondoren argia emateagatik...

Esker onaren bila dabilenari, ez niri. Idiota galanta galduta ez dela ibili uste duena. Por zierto, zeintzuk zarete esker emaileak?

Ni, gobernu horrentzat diasporako biztanlea naizena.

Bertsozale elkartea, Iparraldea... ez dira gobernuarentzat diaspora. Ez du diasporako bertsolaririk hoberenaren saria sortu. Txapelerako aukera, aixkiria!

Kuriositatez, euskaraz ez dakien lehendakari baten hizkuntza politikarako sailburuorde izatea, kostarik gabeko estatu bateko arrantza ministroa izatea bezalakoa da, ezta?

Euskal herritar guztiek balekite euskaraz ez litzateke hizkuntza politikarik beharrezko izango. Herritar guztiok, euskaraz jakin ala ez, daukagu lehendakari izateko eskubidea. Ez da euskaraz dakitela uste ditugunek baino okerrago ari.

Bide batez, gobernuak aldatzen dira, baina denetan agertzen da Euskadiko Ezkerran ibilitako bat...

Klaro, ez duzu bada usteko apaiz ohi eta bertsolariak bakarrik direla orotan egon behar dutenak!

Zergatik desegin zineten beraz, nahi ez zenuten ia guztia lortu zenutelako, ala nahi zenuten ia ezer ez zenutelako jadanik nahi?

Bakoitzak bere bidea eginaz bildu ginen eta bakoitzak berea eginaz desegin. Burla gutxi guri! Bertsolarien txapelduna ere geurea zen! Horrexegatik txapelen bat galdu ote zuen nago. Ez ginela desegin uste duenik badago oraindik.

Aizu, badakizu dauden alderdian lehen lerroko lider izan ezin dutenek euren alderdia sortzen dutela?

Ez dira garaiak alderdi berri guztiak lehen lerroko lider izan ezin dutenek sortzen dituztela esaka aritzeko.

Euskarazko lehen hiztegi erotikoa zuk idatzi zenuela sinestea ere...

Sinesmenak oso pertsonalak dira. Hartarako ez zegoen independentista izan beharrik... ondo pentsatuta, ez eta Euskadiko Ezkerrakoa ere.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza