Astekaria

 Osasuna 

Bihotza osasuntsu edukitzeko dieta

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2276. alea
2011-05-15
alde 2    kontra 0
Arrain urdina
Arrain urdina (aquisecocina.blogspot.com)

Ikerketa eta aditu guztiak bat datoz. Bihotza osasuntsu mantentzeko, betidaniko dieta mediterraneoa egitea komeni da. Koipe edo gantz osasungarriak dituztenez, intxaurrak, oliba olioa eta izokina bezalako elikagaiak bihotzerako osasungarritzat jo dira azken urteotan. Balia ditzagun, beraz, gure eguneroko jan-neurrian.

- Arrain urdina. Omega-3 gantz azido poli-intsaturatuetan aberatsak direnez, triglizeridoak eta LDL kolesterola –kolesterol “txarra” esaten zaiona– gutxitzen laguntzen dute. Horrez gain, omega-3ek tentsio arteriala eta odolaren biskositatea ere murrizten dituzte. Haragi gorriaren ordez arrain urdina (izokina, antxoa, sardina edo txitxarroa) kontsumituz gero, koipe saturatuak gutxituko ditugu, eta beraz kolesterola ere bai.

- Oliba olioa. LDL kolesterol txarra murriztu, eta kolesterol onaren (HDL) kontzentrazioak mantendu edo gehitzen laguntzen duten koipe edo gantz azido monointsaturatu asko dauzka oliba olioak.

- Fruitu lehorrak. Gantz azido mono eta poli-intsaturatuak dituztenez, koipe on eta mesedegarrien proportzioa hobetzen dute. Zuntz-edukiari esker, odoleko glukosaren kontrola ere hobetzen da, eta argininak hipertentsioa gutxitzen du, arteriak zabaldu eta dilatatzen baititu. Fruitu lehorrak azido folikotan aberatsak dira, eta horri esker bihotzaren babesa indartu egiten da, funtzio antioxidatzaileagatik, batetik, eta arteriosklerosi arriskua gutxitzeagatik, bestetik.

- Karbohidrato konplexuak. Ogia, zereal integralak eta azaren familiako barazkiek, beren zuntz-edukiagatik, odoleko glukosa-mailak neurri apaletan mantentzea lortzen dute.

- Ardo beltza. Neurrian hartuta –baxoerdi bat edo bi egunero–, kolesterol onaren mailak gehitzen ditu. Baina kontuz, neurrian bakarrik, gehiegi edanez gero presio arteriala eta triglizeridoen sorkuntza gehitu egiten baitira.

- Baztertuak. Gehiegizko kaloriak, haragiak, hestebeteak, gurinak eta trans koipeak (opil industrialak, margarinak, eta abar.).
 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza