Astekaria

 Txandan 

Harrituta ala?

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2275. alea
2011-05-08
alde 0    kontra 0

Horrela esan zidan –galdera intonazioarekin– aldameneko eserlekuan topatu izaten dudan edadeko emakumeak; egunero, lantegirako joan-etorrian, autobusean berba lagun dudanak. Bera, paseatzera joaten da. Eta ibiltzeak ematen dion baretasunetik, patxadaren sosegutik, bere hitz-jarioa oparoa izaten da niretzat. Bizitza bizitzeak eman dion jakinduria ez da makala. Gerra ostean, Frantzian, liburutegi batean lan egin zuen. Berak dio liburuetan, hautsa aurkitzeaz gain, bizitza zeharkatzeko denetariko kaleak aurkitu dituela. Eta plaza ederrak atsedena hartzeko. Baita bihurgune txar asko ere. Egun hauetako Stéphane Hesselen Haserretu zaitezte liburuaren zurrunbiloaz itaundu nuen, banekielako, berak jada izango zuela horren zarata. Eta natural-natural esan zidan “harrituta ala?”. Asko gustatu zitzaidan bere aurpegiaren keinua. Keinua oso adierazkorra zen, esanez bezala: “Zer itxaron dezakezu gure gizarte honetatik?”. Postmodernitatearen gorazarreak hutsaren hurrengoa utzi digu. Eta orain, egunero, hori daukagu gosaltzeko. Baina gure elikadura oso eskasa da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza