Astekaria

 Ekonomia 

Chicagoko Martiriek 125 urte

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2275. alea
2011-05-08
alde 0    kontra 0

Joan den maiatzaren lehenean 125 urte bete ziren Ipar Amerikan 18 ordu beharrean 8 ordu lan egitearen alde borrokatu ziren sei langile kondenatu eta haietako lau hil zituztenetik. 1886ko maiatzaren 1ean zortzi orduko lanaldiaren alde greba orokorra egin zuten AEBetan. Egun horren epizentroa Chicago izan zen eta bortitz aritu zen polizia, grebalari asko hilez. Kaosaren erdian bonba lehertu zen, ustez poliziaren kontra jaurtitakoa. Haietako batek bizia galdu zuen. Gertakari horren ondorioz –Haymarket-eko atentatua izenez ezaguna– sei langile atxilotu eta auzipetu zituzten, nahiz eta haien parte hartzea inoiz ez zen frogatu ahal izan. Sei langileak urkan hiltzera kondenatu zituzten, haietako biri kondena kommutatu zitzaien arren bizi guztian derrigorrezko lanak egitearen truke. Harrezkero, Chicagoko Martiriak deitu zaie. Hori da maiatzaren leheneko ospakizunaren jatorria, nahiz eta, data hilgarri hura gogoratzeko, 1890eko maiatzaren lehena arte Lanaren Eguna ospatzen ez hasi.

Orain, Euskal Herrian egun hori ospatzen segitzen dute, kontsumo gizarteak jai egun bihurtu duen arren aldarrikapen egun baino. Egoerak ez dira konparagarriak. Hala ere, sindikatuek mobilizatzeko deia egiten jarraitzen dute, enplegu duinaren alde eta prekarietatearen kontra, bai eta langileen borrokaz lortutako eskubide sozialen defentsan, orain, Europako gobernuen erreformekin, arriskuan dauden eskubideak hain zuzen. Euskal Herrian, gainera, arlo sozioekonomikoan erabakitzeko eskubidea ere eskatzen da, eta ondorioz, lan harremanen euskal markoa aldarrikatzen dute, sistema eta negoziazio kolektibo berezkoa. Maiatzaren lehena aldarrikapen horientzako bozgorailua izan zen. Eta lehen aldiz 2004tik, euskal sindikalgintza baturik manifestatu zen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 2# | WKQcqArZh | 2011-08-31 12:50:43

    SPUNdq , [url=http://civxsxtnbqbp.com/]civxsxtnbqbp[/url], [link=http://onjdaenhlmsq.com/]onjdaenhlmsq[/link], http://ozofwgbmlfnw.com/

  • 1# | iZbwvyCJurMXFakL | 2011-08-25 19:15:43

    WC4tjh <a href="http://sewkshewrsqu.com/">sewkshewrsqu</a>

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza