Astekaria

 Bertso berriak 

Adopzio irregularren auziari jarriak

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


2275. alea
2011-05-08
alde 1    kontra 0
    I
Sabel bateko ur likatsutan
esku igurtziz betea,
ni sorbidean jartzekoa zen
norbaiten borondatea.
Jaiotza berez mirari bat da
bizitzarako atea
eta nork nahiko zuen nirea
misterioa izatea?
        IV
Hirurogeita hamabosteko
maiatzak hiruko bueltan,
Donostiako komentu baten
goizeko ordubietan.
Horra hor nire koordenadak
itsaso zabal honetan
baina ez pentsa bizi naizenik
botila galdu batetan.
 
        II
Lehen ez dakit, orain Mikel naiz
kendua edo emana
lau beso eta bi bihotz beti
gertu izan ditudana.
Nire umetako sehaskari so,
zalantzak bildu nigana
ta sabelean sartu zait zerbait
uxatu ezin dudana.
    V
Galdera batek lehortu nahi du
sortze zalantzaz bustia
baina erantzuna onartzeko gai
naizen da kezka izpia.
Baiezkoaren itxaropenez
igurtziz sabel azpia,
egia eta bion artean

geldituko da guztia.

        III
Ama partoan hil omen zela
dio mediku oharrak.
Izen-abizen ezezagunak
mutu sendagile zaharrak.
Aitaren berri aipatu ere ez,
han ta hemengo marmarrak...
Arnasa hartzeko izango al ziren
nire lehenengo negarrak!
     VI
Bizitza normal doa aurrera
ez nuke nahi korapila.
Zilbor-hesteak arrastoa du
orbaindua ta isila
baina eskatzen dit ez etsitzeko,
bizirik egon zein hila,
ebaki eta desagertu zen
beste zatiaren bila.


Doinua: Sarasua anaien Fauna Txiki bat bertsotan CDko “Txetxenia”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza