Astekaria

 Ekonomia 

Sindikalismo abertzalea Madrilen

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2273. alea
2011-04-17
alde 2    kontra 0

Sindikalismo abertzaleak (ELA, LAB, EILAS, ESK eta HIRU) manifestazioa egin zuen joan den astean Madrilen, sindikatu abertzale gailego, katalan eta kanariarrekin batera. Manifestazio historikoa izan da, lehen aldiz Espainiako Estatuko hiriburuan izan baita sindikalismo abertzalea. Lehen aldiz elkartu da, baita ere, Espainiako Estatuko sindikatu nazionalistekin. Dena dela, bat baino gehiago harrituko zuen agerraldi horrek. Zer galdu zaigu bada Madrilen? Zein behar daukagu hara joateko gure independentzia sozial, sindikal eta nazionalaren alde borrokatzen baldin badugu? Sektore abertzaleetan horrelako hausnarketak izango ziren.

Badira, hala ere, errepika daitekeen keinu horren aldeko hainbat arrazoi. Sindikalismo abertzaleak, Madrilen bihotzean, lan harreman eta babes sozialen markoa Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi izan du. Aldarrikapen horrek, administrazioarekin, patronalarekin eta espainiar sindikatuekin hitzartua izan den pentsio erreformaren, lan erreformaren eta negoziazio kolektiboaren kontra jo du. Hitzarmen horretatik kanpo geratzen dira langile euskaldun, katalan, galego eta kanariarren nahiak. Euskal sindikalismoak erakutsi nahi izan du badela sindikalismo sozial, aldarrikatzaile eta politikoa, UGT eta CCOOren jarduera burokratiko eta itunzalearen aldean. Bestalde, sindikalismo abertzaleak elkartasuna erakutsi die Espainiako Estatuko estaturik gabeko nazioetako sindikatu eta langileei.

Arrazoizkoa da, beraz, errepika daitekeen ekimen historiko hori. Parisen ere bai? Ez dezagun ahaztu Espainiako eta Frantziako Estatuek, biek, murrizten dituztela gure eskubideak, eta batik bat Euskal Herriak daukan erabakitzeko eskubidea urratzen dutela.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 2# | mnj | 2011-08-03 13:16:14

    gure lan baldintza madrilgo kongresuan erabakitzen dira, eta guk zenbat ordaindu bai seguru sozialean eta baita zenbat urtetan ere, bai orduan hara joanez pentsa zenezake protesta egiteko biderik onena, baino hori baino hobeto pnv batzokien aurrean egitea zeren horiek dute hara joateko gogoa eta kemena

  • 1# | Xabier Barber del Río | 2011-05-02 21:02:45

    Kaixo Juan Mari: 2011/3/30ean, Gara egunkaria argitaratu zuten zure "Las otras víctimas..." artikulua. Bertan, biktimen zerrendak agertzen dira; haien artean, "Víctimas de la Policía o la Guardia Civil". Honetan, hildako bat falta da: 1978ko Sanferminetan, uztailaren 8an, Iruñeko Orreaga etorbidean Poliziak Germán Rodríguez Saiz, LKIko militantea, hil zuen.
    Zerrendan gehitzeko, besterik ez. Besarkada bat,
    Xabier
    P.S.: ez nekien nora idatzi; hau helduko zaizula espero dut

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza