Astekaria

 Txandan 

Inurriak meloian

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta


2273. alea
2011-04-17
alde 2    kontra 0

Aitor dezadan, lehenik eta behin, Virginia Hamilton Adair zenari zutabe honen izenburua ebatsi diodala; hain zuzen, Virginiak laurogeita hamahiru urte zituela argitaratu zuen bere lehen liburutik hartu dut mailegua: Ants on the Melon. Izan ere, horrelaxe irudikatu nituen aurrekoan Londongo Konferentzian zeuden munduko agintari gorenak, Libiako etorkizunaz solasean, Libiako ordezkaritzarik gabe.

Libiako herritarrak babestea omen da boteretsuenek erabakitako interbentzioaren helburu nagusia. Demagun –Virginiak bezala, begiak ongi-ongi itxita– zinezko operazio humanitarioa dela: zergatik ez dute gudarosterik bidali Boli Kostara, Yemenera edota Bahrainera, bertako herritarrak ere ageriko arriskuan daudela jakinik? 

Itsua zen Virginia bere liburua idatzi zuenerako. Hala eta guztiz ere, errealitatea ikusteko aparteko gaitasuna erakutsi zuen, besteak beste, metafora ederren bidez: pertsonak munduan gaude inurriak meloian nola, zukuaren erdian horditurik. Poeta duela zazpi urte hil bazen ere, nago inork ez didala hobeki deskribatu meloi zaporeko giza eskubideen kontu hau.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza